Академия наук и художеств в Санкт-Петербурге, Императорская академия наук и художеств в Санкт-Петербурге, Императорская академия наук, Императорская Санкт-Петербургская академия наук, Российская академия наук, Академия наук СССР eta Российская академия наук
Zientzien Errusiar Akademia (errusieraz: Российская академия наук, translit.: Rossískaya akadémiya naúk, edo, bere siglengatik, PAH), Errusiako akademia nazionala da. Erakunde honek, Errusia osoan ditu zientzia institutuak. Ohore bat da akademiako kide bezala aukeratua izatea, eta, egundaino, 802 berezko kide ditu akademiak. Sobietar garaian, SESBeko zientzien akademia bezala ezagutzen zen, eta bere buruzagitza Moskun ezarri zen. Akademiako lehendakaria Alexander Sergeev da (2017ko irailean hautatua).
Yekaterina Dashkova printzesaren zuzendaritzapean, (1783 eta 1796 artean, alegia), akademia kontratatu zuten errusiar hizkuntzako hiztegi akademiko handia biltzeko. Herrialdeko urruneneko tokiak esploratzeko espedizioek, buru bezala, akademiako zientzialariak zituzten, edo bertako partehartzaile aktibo gehienak. Hauek ziren Vitus BeringekKamtxatkara eginiko bere bigarren espedizioko partaideak, 1733 eta 1743 artean, eta Peter Simon PallasekSiberiara eginikoetan.
1925ean, Zientzien Errusiar Akademia, "Batasun osoko gorengo instituzio zientifiko" bezala errekonozitu eta SESBeko zientzia akademia bezal berrizendatu zuen. SESBeko zientzia akademiak, Zientzien Akademia nazionala sobietar errepubliketan ezartzen lagundu zuen (Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboan izan ezik), kasu askotan, zientzialari garrantzitsuei, beste errepublika batzuetan lan egin eta bizitzea baimenduz.
1934an, akademiako buruzagitzak, San Petersburgotik, herrialdeko hiriburua zen Moskura eraman ziren, zenbait institutu akademikorekin batera.
Sobietar Batasunaren kolapsoaren ondoren, 1991koabenduak 2an Errusiar Federazioko presidentearen dekretuz, Zientzien Errusiar Akademia berrezartzen dute, SESBeko zientzia akademiaren instalakuntza guztiak oinordetuz Errusiako lurraldean.