San Nicola in Carcere
San Nicola in Carcere | |
---|---|
Station days | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′28″N 12°28′48″E / 41.89112°N 12.48005°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | VI. mendea |
Izenaren jatorria | San Nikolas Barikoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | San Nikolas Barikoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Erdi Aroko arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | via del Teatro Marcello, 46 - Roma |
Webgune ofiziala | |
San Nicola in Carcere VI. mendean San Nikolas Barikoari eskainitako Erromako basilika da. Sant'Angelo rionean kokaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leku honetan eraikitako lehen eliza VI. mende ingurukoa zen. Sarreratik gertu, bestetik, X. mendeko idazkuna irakur daiteke. Dena dela, eliza honi eginiko lehenengo erreferentzia 1128koa da: fatxadan plaka bat da.
Aurretik, toki berean, Erromatar Errepublika garaiko Forum Holitoriumaren erorkinak zeuden eta jainko desberdinei eskainitako tenpluak: Junon, Spes eta Jano; tenplu hauek ondoren espetxe moduan erabili ziren eta hortik elizaren "in Carcere" izendapena ("espetxean"). Geroago, tradizioa beste espetxe batekin nahastu zen zeren eta XIV. mendetik aurrera jendeak Tullianoren espetxearekin lotzen zuen baina hor Bizantzio garaikoa zen eta eliza horrekinez zuen loturarik.
San Nikolas Barikoari egin zen elizaren eskaintza inguruan bizi zen talde greziarrarekin justifikatzen da. Komunitate horrek santu horri debozio handia zion. XI. mendean Petrus Leoniren eliza bezala ezagutzen zen; jatorri juduaren familia horrek Martzeloren antzokia gotorleku bezala moldatu zuen.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraindik gaur egun erromatarren garaiko arkitekturaren elementu batzuk gordetzen dira. Handiena kanpoko horman ikusten diren zutabeak ditugu, batzuk K. a. III. mendeakoak, alboko orma batean, eta beste batzuk, fatxadan, K. a. II. mendeakoak; azken hauek Juno Sospita tenpluaren elementuak ziren. Fatxada X. mendekoa da eta 1599an Giacomo della Portak fatxada berreraiki egin zuen. Lan horietan Erdi Aroko kanpandorrea zen; kanpandorrea XIX. mendean konpondu zen. Elizaren kriptan, publikoari irekita, Juno Sospita tenpluaren beste aztarnak ikus daitezke, esaterako bere Sancta sanctorum.
Eliza barruan bi ama birjinei zuzendutako kultua dago: bata Ponpeiako Madona eta, bestea, Mexikoko Guadalupeko Andra Maria. Azken honen kaperan 1773an Mexikotik bidalitako margolana erakusten da. Aldare nagusian martiri desberdinen erlikiak gordetzen dituen basaltoko ontzi handi bat dago.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eliza eta kanpandegia kanpotik ikusita.
-
Kanpandegia.
-
Barrualdea.
-
Eliza albo batetik ikusita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Elizaren barrualdeko panoramika.
- (Italieraz):Basilikari buruzko informazioa eta argazkiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Nicola in Carcere |