San Juan de la Peñako kartularioa
Itxura
San Juan de la Peñako kartularioa edo Liburu gotikoa, Zaragozako Unibertsitateko Liburutegian gorderik dagoen antzinako agiri bat da, XI. mendean idazten hasia, 507-1064 arteko San Juan de la Peña monasterioko 311 agiri dauzka. Edukian topatutako monasterioaren agiri idatzi antzinakoenak daude, nahiz eta 507koa gerora idatzitako faltsifikazioa den.
Agiriek hiru idazkera mota erakusten dituzte, bisigotiko borobila, XII-XIV. mende arteko karolingiarra, eta XV. mendeko aragoiarra.
Kartularioan garaiko Huescako probintzian zeuden Huescako euskarazko leku-izenak ikusgai daude.
Kartularioaren lau argitalpen argitaratu dira, Magallón (1903-1904), Canellas y Usón (1935), Canellas (1975) eta Antonio Ubieto Artetak (1965) idatziak.