San Juan Artia
Itxura
San Juan Artia Oñatitik Calahorrara joaten zen antzinako bidean kokatutako bentaren izena zen, gaur egungo Gipuzkoa eta Errioxa lotzen zituen ibilbidean zegoena. Garai batean, hortik igarotzen ziren artzain, ikazkin, merkatari eta erromesak. Erdi Aroan, ermita ere izan zen, eta hainbat aztarna topatu dituzte Iosu Etxezarragak eta beste arkeologo batzuk bertan egindako indusketetan.[1]
Gaur egun eraikinen hondarrak baino ez dira gelditzen, 780 metroko altueran kokatuta, Arantzazu auzoan. Eztepasakon ingurunea edo desagertutako Mikeleteen Etxea gertu gelditzen da. Hegoaldeko norabide hartuta, mendian gora, Artia edo Gaboño tontorra dago, 1.175 metrotan, Elgeako mendilerroan.