Edukira joan

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria
Caritas
Datuak
Izen laburraO.H.
Motaordena ostalaria, eskeko ordena eta erlijio-ordena katolikoa
HerrialdeaItalia, Alemania, Espainia, Polonia, Israel eta Ukraina
Eskumendekoak
Zeren jabe
Historia
Sorrera1572
Sortzailea
ZaindariaTheotokos eta Joan Jainkoarena
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Artikulu hau ordenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Joan Jainkoarena (argipena)».

San Joan Jainkoarenaren Ordena Ostalaria (latinez: Ordo Hospitalarius Sancti Ioannis de Deo, O. H. laburtua) eskeko ordena katolikoa da, Joan Jainkoarenak 1572an sortu zuena. Bai eritasunengatik, bai errekurtso faltagatik, kaltetuen diren pertsonei laguntza ematea da ordenaren helburua; xede horrekin, gizarte eta osasun-jardueren nazioarteko programak abiarazi eta garatzen dituzte.[1] Ordenak mundu osoko 55 herrialdetan egiten du lan; 2015ean 1.061 anaia, 45.000 langile, 8.000 borondatezko eta 300.000 diru-emaile zituen.[2]

1539. urtean, Joan Jainkoarenak ospitale bat sortu zuen Granadan. 1552an, berriz, Antón Martínek Nuestra Señora del Amor de Dios Ospitalea sortu zuen Madrilen. Haien jarraitzaileek fundatu zuten ordena 1572an; hasieran Espainia eta Italian hedatu zen bereziki. XVII. mendetik aurrera, Ameriketako espainiar kolonietara zabaldu zen, eta Europa aldera ere bai. XX. mendean, Afrika, Asia eta Ozeaniara iritsi zen. XXI. mendean ere haziz joan da; horren erakusle dira Txina eta Hondurasko zentro berriak.[1] Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa saria jaso zuen 2006an, eta Elkartasunaren Asturiasko Printzesa saria 2015ean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]