San Joan Bataiatzailearen eliza (Audikana)
San Joan Bataiatzailearen eliza (Audikana) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Audikana |
Koordenatuak | 42°52′55″N 2°29′16″W / 42.88206291°N 2.48778292°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea |
Erlijioa | katolizismoa |
San Joan Bataiatzailearen eliza, baita ere Done Joanes Bataiatzailearen eliza Arabako Audikana herrian dago, Barrundia udalerrian. Jatorri zaharra du elizak XIII. mendean baitzegoen. 1997tik Balizko Arkeologia Gunearen izendapena du.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendean eraikia, jatorriz eliza gotortua izan zen. Nahiz eta Erdi Aroko elementuak gorde, egungo eraikina XV. mendekoa da. Elizak estilo desberdinak erakusten ditu: Errenazimentua, Gotikoa, Neoklasizismoa. Donejakue bidean dago.
Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar parrokia eliza gisa aipatu zuen non XIX. mendearen erdialdean «bi onuradun» zeudela esaten baitu. XX. mendean Vicente Verak Geografía general del País Vasco-Navarro lan monumentaleko Arabari eskainitako liburukian aipatu zuen ere bai: «Parrokia bigarren mailako landa-mailakoa da, Aguraingo artzapezgoa da eta San Joan Bataiatzaileari eskainita dago».[2]
San Joan Bataiatzailearen parrokiak XV. mendetik XIX. mendearen amaierara arte sortutako bataio, ezkontza eta heriotzen sakramentu-erregistroak probintziako gainerako elizekin batera Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan gordetzen dituzte, eta bertan kontsulta daitezke.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.euskadi.eus/app/ondarea/arkeologia-ondarea/done-joanes-bataiatzailearen-eliza-san-juan-bautista-/eliza/barrundia/audikana/fichaconsulta/63996
- ↑ Vera y López, Vicente (1915-1921). «Audícana». Carreras y Candi, Francisco, ed. Geografía general del País Vasco-Navarro III. Bartzelona: Establecimiento Editorial de Alberto Martín. 403.or.
- ↑ (Gaztelaniaz) Fondos parroquiales de la diócesis. Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa.