San Joan Bataiatzailearen eliza (Arrasate)
San Joan Bataiatzailearen eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Erdialdea (Arrasate) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Arrasate |
Koordenatuak | 43°03′56″N 2°29′26″W / 43.06557°N 2.49047°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIV. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 2 |
San Joan Bataiatzailearen eliza Arrasateko parroki-eliza nagusia da, estilo gotikoan eraikia. Ustez XIII. mendean eraikitakoa dena, gaur egungo itxura bertsua hartu zuen XIV. menderako.
Arrasateko Alde Zaharran, Herriko plazaren albo batera kokatuta dagoen parrokia da, sarrerak Kanpatorpea kantoi aldera jotzen duelarik. Kanpoaldean dago Maritxu Kajoiren kutxa ikusgai, non urteroko jaiarekin batera miraria ospatzen den.
Barrualdean aldareko harlandua da nagusi, irudi biziez betea. Gipuzkoan gordetzen den harlandu gotikozko adibide bakarra da.
Barrualdeko edukien artean, Okariz izeneko kaperan, Amandre Santa Ines delakoaren hilkutxa gordetzen da. Han gordetzen diren Ines Ruiz de Otaloraren gorpuzkin momifikatuak tarteka erakutsi egiten dituzte publikoki.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |