Edukira joan

Fausto Nekazaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Fausto Nekazaria» orritik birbideratua)
Artikulu hau Kataluniako santu mitikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fausto (argipena)».
Fausto Nekazaria

Bizitza
JaiotzaAlguaire, VI. mendea
HerrialdeaToledoko Erresuma bisigodoa
HeriotzaAlguaire, 604 ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Santutegia
Urriaren 13

San Fausto Nekazaria santu kristau mitikoa da, Euskal Herrian eta Katalunian gurtza izan duena historikoki.

Kondairaren arabera, Fausto Alguairen (Katalunia) jaio zan. Gaztetatik egin omen zuen behartsuen alde. Sarrazeno edo musulmanek preso hartu zuren Mediterraneoan eta esklabo bihurtu zen jauntxo sarrazeno baten etxean. Baina otoitzaren bidez, nekazaritzako lanabesak lana bakarrik egiten jartzen zituelarik, nekeetatik libratu zen. Hortik nekazarien babesle izateko ospea[1].

Santuaren erlikiak, bere gorpu ustelgabea, gorde eta gurtzen dituzte Bujanda herrian, Kanpezuko udalerrian. Joaquín José de Landázuri eta Romarate XVIII. mendeko historialari arabarraren kronikan kontatzen da nola iritsi zen Bujandara. Esklabotzatik askatuta, Kataluniara itzuli zen Fausto eta han agindua emana zuen, hiltzen zenean igo zezatela asto baten gainera, eta eraman zezala astoak atseden hartu beharreko puntu batera. Hil zenean, igo zuten astora, eta Kataluniatik abiatu ziren astoa eta Faustoren gorpua, eta Bujandaraino iritsi. Herriko maldetan, hiru aldiz belaunikatu zen astoa (zurezko hiru gurutze daude puntu horietan 21. mendietan); eta hirugarren belaunikatzearekin, han utzi zuen gorpua astoak. Puntu horretantxe dago eliza eraikia (ez ordea San Faustoren izenarekin, Andre Mariaren Jasokundearena baita), eta barruan San Faustoren gorputz ustelgabea[2].

Urriaren 13an egiten da bere jai eguna. Basauri eta Durangon (non santuaren eguna den herriko jai nagusia) badira elizak bere izenarekin, Okeluriko baseliza dago Orozkoko bailaran[1], eta beste bat Elorrion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Gaur San Fausto eguna da» www.bizkeliza.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  2. Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]