Samuel Hahnemann
Samuel Hahnemann | |
---|---|
(1841) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Meissen, 1755eko apirilaren 10a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Bizilekua | Buenaventura (en) |
Heriotza | former 1st arrondissement of Paris (en) , 1843ko uztailaren 2a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Montmartreko hilerria Grave of Hahnemann (en) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Johanne Henriette Leopoldine Küchler (en) (1782 - 1830) Mélanie Hahnemann (1835 - ezezaguna) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Erlangen–Nuremberg (en) |
Hizkuntzak | latina alemana italiera frantsesa ingelesa arabiera Chaldean Neo-Aramaic (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, homeopata, farmakologoa, kimikaria, farmazialaria, unibertsitateko irakaslea eta liburuzaina |
Lantokia(k) | Leipzig Dresden eta Torgau |
Enplegatzailea(k) | Leipzigeko Unibertsitatea |
Kidetza | Academy of Science for Public Utility (en) Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Minerva zu den drei Palmen (en) Framazoneria |
Izengoitia(k) | C. H. Spohr |
Christian Friedrich Samuel Hahnemann (Meissen, Saxonia, 1755eko apirilaren 10a – Paris, 1843ko uztailaren 2a) alemaniar medikua izan zen, homeopatia izeneko medikuntza mota alternatiboaren sortzailea izateagatik ezaguna dena.
Gaztetatik hizkuntza ugari ikasi zituen, tartean ingeles, frantses, italiera, greziera eta latin, arabiera eta hebreera. Sendagintza Leipzig, Viena eta Erlangenen (Bavaria) ikasi zuen, eta tesia egin zuen "Conspectus adfectuum spasmodicorum aetiologicus et therapeuticus" gaia hartuta ("Karranpen zergatiak eta tratamenduari buruzko tesia").
1796an teoria homeopatikoei buruz lehenengo artikulua argitaratu zuen, medikuntza tradizionalaren onurak zein kalteak aintzat harturik abiatuta. Ordutik aurrera beste lan ugari idatzi zituen, guztien artean "Organon der rationellen Heilkunde" ("Sendatzeko artearen organona", 1810) azpimarratu beharrekoa, korronte berriaren kontzeptuak biltzen dituena.
88 urtez hil zen Parisen eta Père Lachaiseko hilerrian mausoleoa eraiki zioten. Haren ondorengo batzuk berak hasitako bideari jarraitu zioten bestela.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Hahnemann |
- (Ingelesez)Biografia eta bibliografia