Samuel Bulgariakoa
Samuel Bulgariakoa | |||
---|---|---|---|
997 - 1014ko urriaren 6a ← Roman of Bulgaria (en) - Gavril Radomir (en) ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Bulgariako Lehen Inperioa | ||
Heriotza | Prespa (en) , 1014ko urriaren 6a (55/56 urte) | ||
Hobiratze lekua | Agios Achillios Basilica (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Comita Nikola | ||
Ama | Ripsime | ||
Ezkontidea(k) | Agatha, wife of Samuel (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Cometopuli dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Samuel (bulgarieraz: Самуил, Samuil) Bulgariako enperadorea (tsarra) izan zen 997-1014 bitartean[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]977-997 bitartean, Roman Bulgariakoaren armadako jenerala izan zen. Serbia konkistatu, eta iparraldeko Bulgaria, Albania, eta iparraldeko Grezia menderatu zituen. 986an, Basilio II.a buru zuen bizantziar armada azpiratu zuen Trajanoren Atean (Sofiatik hurbil). 997an, Roman hil ondoren, Samuel hautatu zuten Bulgariako tsar. Harrezkero, zenbait desegigo pairatu zituen bizantziarren aurka; garrantzitsuena 1014ko uztailaren 29an gertatu zen, Kleidiongo Guduan, non bizantziarrek 15.000 bulgariar hartu baitzituzten gatibu. Basilio II.ak agindurik, gatibuak itsuarazi eta Samuelengana eraman zituzten. Hondamendi hori ikusirik, Samuel hil zen bihotzekoak jota. Lau urte geroago, 1018an, Bulgaria Bizantziar Inperioko probintzia bilakatu zen[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Samuel, tsar of Western Bulgaria. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-9-3).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Bulgariakoa |