Edukira joan

Salyut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salyut-4 espazio estazioaren diagrama.

Salyut 1971tik 1986ra bitartean lehen espazio-estazioak orbitan jarri zituen programa sobietarra izan zen. Salyut espazio-estazioak Soyuz espazio-ontzietako kosmonauten bizileku eta laborategi gisa erabili ziren. Salyutetan egin zituzten kosmonautek beren garaiko espazio-egonaldi luzeenak. 1971n jaurti zuten saileko lehena, eta 1986an, Salyuten esperientzian oinarrituriko Mir espazio-estazio aurreratuagoa jaurtitzearekin, amaitu zen programa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]