Edukira joan

Saint-Hilaire eliza (Melle)

Koordenatuak: 46°13′12″N 0°08′59″W / 46.22°N 0.1497°W / 46.22; -0.1497
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint-Hilaire eliza (Melle)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
 Monumentu historikoa
Donejakue bideak Frantzian Donejakue bideak Frantzian
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
DepartamenduaDeux-Sèvres
Frantziako udalerriMelle
Koordenatuak46°13′12″N 0°08′59″W / 46.22°N 0.1497°W / 46.22; -0.1497
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaHilary of Poitiers (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Poitiers (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia868-067
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Mérimée IDPA00101264
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Saint-Hilaire eliza Melleko (Deux-Sèvres, Frantzia) eliza katolikoa da. Eraikina monumentu historiko gisa sailkatu zen 1914ko apirilaren 18an.[1] 1998az geroztik UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu du, Frantziako Donejakue bideen etapa gisa.[2]

Jatorrian, eliza zurez egina zegoen. Egungo eraikinak ordezkatu zuen XII. mendean.[1] Azken hau bi etapatan eraiki zen: 1109 inguruan (elizaren azpian dagoen diru-gordailu berrienaren data) korua eta transeptua egin ziren, eta 1150 inguruan nabea eta fatxada. Aimericus Abelini izeneko batek finantzatu zuen eraikuntza. Haren izena deanbulatorioko kapitel bateko abakoan agertzen da.

Bere planta konplexua da eta erromesen bisitak errazteko diseinatuta dago. Horren erakusgarri da deanbulatorioa.

Eraikinak berezitasun bat dauka: kontrahormen ordez zutabeak jarri zituzten, gangen bultzada jasateko.

Mendebaldeko fatxada: Erdiko ataria puntu erdikoa da eta albo banatan bi arku itsu daude. Gainean hiru leiho ditu.

Iparraldeko pareta: eskulturengatik nabarmentzen da. Goi-erliebe bat dauka, nitxo batean, eta Konstantino I.ak jentilen gainean eduki zuen garaipena sinbolizatzen du. Atearen arkuaren kanpoko arkiboltan bizioen eta bertuteen arteko borroka irudikatzen da.[1]

Kanpandorrea: karratua eta lodia. Leiho bat eta bi arku itsu ditu. 1850ean erabat berregin zen, sute baten ondoren. Lau aurpegiak berreraiki ziren, hegoaldeko aurpegiaren ereduari jarraituz.

Dekorazio zizelkatua ugaria da: Hainbat kapitel erromaniko daude, musikariak eta munstroak irudikatzen dituztenak.

Eskuinaldean atari oso eder bat dago, eta hori bitxia da. 31 krabelin tailatuk osatzen dute arkua. Erdian, Kristo bat dago, eskuineko eskuarekin bedeinkatzen. Beste eskuan Jakinduriaren liburua dauka.

Deanbulatorioko kapitel guztiak nabarmenak dira eta ikonografia aberatsa dute: basurde-ehiza, Ongiaren eta Gaizkiaren zuhaitza, malabareen eszena, hegaztiak edaten, dragoiak, elefanteak.

Transeptuaren gainean kupula bat dago, eta kanpandorrea eusten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Eglise Saint-Hilaire» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  2. (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Chemins de Saint-Jacques-de-Compostelle en France» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]