Sacsayhuaman
Sacsayhuaman | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Peru |
Department of Peru | Cuscoko eskualdea |
Peruko probintziak | Cusco probintzia |
Hiria | Cusco |
Koordenatuak | 13°30′28″S 71°58′56″W / 13.50778°S 71.98222°W |
Sacsayhuaman (aimarazko saqsaw, asetzeko tokia, eta waman, belatza hitzetatik datorrena, eta, beraz "Belatza asetzen den tokia" esan nahi duena) Cusco hiritik bi kilometro iparraldera dagoen gotorleku zeremonial bat da. XV. mendean eraikitzen hasi zen, Pachacutecen agintaldian, baina Huayna Capac izan zen XVI. mendean amaitu zuena.
Gotorlekutik inguruaren ikuspegi panoramiko paregabe bat ikus daiteke, Cusco hiria bera barne.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sacsayhuaman "gotorleku zeremoniala" Cuscotik 2 kilometrora dago, antzinako Inka Inperioaren hiriburua izan zena. 3700 metroko altueran dago eta 3093 hektareako azalera hartzen du. Harana Ausangate Pachatusan eta Cinca mendiek inguratzen dute, eta Tullumayo ibaiak bustitzen du. Toki honek paisaia biziki ederra du, flora eta fauna ugariak, hauen artean llamak eta belatzak nabarmentzen direlarik.
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gotorleku hau dagoen tokia animalia sakratuaren burua da, eta hitz honek duen itzulpenetako bat, hain zuzen ere puma burua da. Pachacutec Inca Yupanquik, bederatzigarren Inka izan zena, hiria birdiseinatu eta etzandako puma forma eman zion (puma gauza lurtarren zaindaria da).
Bertako eraikinek hartzen duten espazioa bereziki handia da. Arreta gehien pizten duena gotorlekuaren irudia jarraitzen duten harrizko hiru harresiak dira.