Edukira joan

Sabin Muniategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabin Muniategi
Bizitza
JaiotzaGautegiz Arteaga1912ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria1990eko ekainaren 17a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: sabin-muniategi-astorkia-1912-1990 Literaturaren Zubitegia: 444

Sabin Muniategi Astorkia (Gautegiz-Arteaga, 1912ko abenduaren 11Errenteria, 1990eko ekainaren 17a) euskal idazlea izan zen.

Gernikako Aita Agustindarren eskolan egin zituen ikasketak. Filipinetan zegoela hasi zen euskaraz idazten. Euzkerea, Euzkadi, Eguna, Tierra Vasca-Eusko Lurra, Zeruko Argia, Olerti eta Goiz Argi agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Espainiako Gerra Zibilaren aurretik Lauaxeta ezagutu zuen eta haren lagun egin zen. Gerran parte hartu zuen eta espetxean egon zen. Muniategirenak dira Goiz Aize (1935), Bidean gora (1970), eta Betiko alorrean olerki bildumak. 1990ean, Olerki guztiak izeneko bilduma argitaratu zioten. Unamunoren El Otro obraren itzulpena ere egin zuen Ni ez izenburupean, nahiz eta oraindik ez den argitara eman.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.