Sabiha Çimen
Sabiha Çimen | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Istanbul, 1986 (37/38 urte) |
Herrialdea | Turkia |
Lehen hizkuntza | turkiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Istanbul Bilgi University (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria eta fotokazetaria |
Jasotako sariak |
Sabiha Çimen (Istanbul, Turkia, 1986) argazkilaria da. 2020an, World Press Photo saria eman zioten.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argazkilari autodidakta, Sabiha Çimen 1986an jaio zen, Istanbulen. 2015ean, Nazioarteko Merkataritzan eta Finantzetan graduatu zen, eta Kultura Ikasketen diploma bat eskuratu zuen. Istanbulgo Bilgi Unibertsitatean[1]. Kultura Ikasketen diplomako tesia, “Turkia herrialde simulatu gisa” izeneko argazki-erreportaje eta guzti, Cambridge Scholars Publishing-ek argitaratu zuen 2019an.[2]
Sabiha Çimen “Hafizak, Koranaren emakume zaindariak” izeneko proiektuan lanean aritu da 2017az geroztik, Turkiako bost hiritara bidaiatuz. Laurogeita hemeretzi erretratu egin zituen formatu ertainean, eta, horri esker, Joop Swart Masterclass delakoan parte hartu zuen, Joop Swart Masterclass World Press Photo Foundation-ek[3] antolatua 2018an, eta PH Museum-eko emakume argazkilarien bekaren hirugarren saria lortu zuen.
2020an, World Press Photo bat eta emakume fotokazetariaren Canon saria irabazi zituen, “Hafizak, Koranaren emakume zaindariak” serieagatik.[1][4]
2020ko uztailean, Magnum Photos agentzia ospetsuak bere taldean sartzeko gonbita egin zion, bi urteko probaldirako.[5][6]
Argitalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Turkey as a Simulated Country, Cambridge Scholars Publishing, 2019, ISBN 978-1-5275-1821-6
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2018: PH Museum-eko argazkilarien bekaren hirugarren saria.[3]
- 2020: World Press Photo: “Long-Term Projects, Stories”. Bigarren saria: “Hafizak, Koranaren emakume zaindariak”.[1]
- 2020: Emakume fotokazetariaren Canon saria, "Hafizak, Koranaren emakume zaindariak" lanagatik.[4]
- 2020: W saria. Eugene Smith, “Hafizak, Koranaren emakume zaindariak” lanagatik.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c « 2020 Photo Contest, Long-Term Projects, Stories, 2nd Prize », World Press Photo, consulté le 10 août 2020.
- ↑ Turkey as a Simulated Country, Cambridge Scholars Publishing, 2019.
- ↑ a b «Phmuseum 2018 Women Photographers Grant Winners », Phmuseum, consulté le 10 août 2020.
- ↑ a b Twitter officiel de Jean-François Leroy/Visa pour l’Image, 10 août 2020.
- ↑ Sarah Rose Sharp, « Magnum Photos Nominates Five Photographers to Join Its Organization », hyperallergic.com, 2 juillet 2020.
- ↑ « Un recrutement sous le signe de la diversité chez Magnum », Réponses Photo, n° 334, sept.-oct. 2020.
- ↑ Bastien Loeuillot. (3 novembre 2020). Bourse W. Eugene Smith : 5 photographes récompensés en 2020. .