Sérgio Mendes
Sérgio Santos Mendes, musikan Sérgio Mendes gisa ezaguna, (Niterói, Rio de Janeiro, 1941eko otsailaren 11 - Los Angeles, Kalifornia, 2024ko irailaren 5a) bossa nova abeslari, moldatzaile, pianista eta musikari brasildarra izan zen. 35 argitalpen baino gehiagorekin, bossa nova eta jazz eta funk erritmoak uztartu zituen. Brasilgo musikaren nazioarteko erreferenteetako bat da.[1] Sergio Mendes bossa novaren fundatzaileetako bat izan zen, nazioartean Brasilgo musikaren ikonoa.[2]
Jatorrizko abesti onenaren Oscar sarirako izendatu zuten 2011n, Rio animaziozko filmeko «Real in Rio» abestiaren egilekide gisa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere amak utzita, Mendesek Niteróiko musika-kontserbatorioan ikasi zuen. Bere ametsa musika klasikoaren pianojotzailea izatea zen. Bere jazzarekiko interesa 50. hamarkadan zehar esnatu zen, gaueko klubetan jotzen. Bossa novako garaia zen eta Mendesek Antônio Carlos Jobim handiarekin jotzeko aukera izan zuen. Askoren ustez Jobim Mendesen maisua izan zen. Halaber, Brasilera zihoazten beste jazz musikariekin jotzeko aukera izan zuen.
1961ean Sexteto Bossa Rio taldea sortu zuen eta Dance Moderno albuma plazaratu zuen. El 21 de noviembre de 1962ko azaroaren 21ean New Yorkeko Carnegie Hall auditoriumean jotzeko aukera izan zuen. Kontzertuan João Gilberto, Óscar Castro Neves eta Milton Banana mailako musikariak jo zuten. Kontzertuak Estatu Batuetako ateak ireki zien Brasilgo soinuei. Kontzertu horren ondorioa izan zen, 1962an, Cannonball’s Bossa Nova albuma plazaratu zuen, Julian Cannonball Adderley saxojotzailearekin. Beste lana Do the Bossa Nova izan zen, Herbie Mann txirulajotailearekin batera egin zuen. Generoak azkenik arrakasta izan zuen.[3]
1964an Estatu Batuetan finkatu zen behin-betiko. Bere lehen taldea Brasil ‘65 izan zen; taldea Brasilgo gobernuaren ekimena izan zen bertako musika zabaltzeko asmoz baina ekimenak ez zuen arrakasta handia izan. Orduan, Mendesek taldea aldatu zuen, Brasil ‘66 sortuz; talde berrian Mendesek teklatuak jotzen zituen, José Soaresek perkusioak, Joao Palmak bateria eta Lani Hall abeslaria zen. Arrakastaren faktore nagusia Hallen ahotsa izan zen.
1963an, bere «Más que nada» konposizioa, Jorge Ben Jorren bertsioan, Billboarden Hot 100-en sartzea lortzen zuen portugesez abestutako lehen abestia bihurtu zen, mundu mailako arrakasta izanik.
A&M zigiluaren sortzaileak, Herb Alpert eta Jerry Moss Brasil ‘66 talde fitxatu zuen. Konpainia berrian taldeak jazz zein bossa nova nahasten jarraitu zuen. Halaber, uneko arrakasta zuten ingelesezko abestiak karibe kutsuaz bertsionatzen, esaterako, Hammerstein-en «My Favorite Things», The Beatlesen «The Fool On the Hill» edo Simon & Garfunkelen abestiak. 1969an Grammy Sarietarako lehen nominazioa izan zuen The Fool on the Hill albumarekin.
1992an bere jatorrira itzuli zen eta Brasileiro albuma atera zuen. Horretarako, Rio eta Salvador de Bahiako samba eskoletako danborrak grabatu zituen, Magalenha kanturako sarrera gisa batukada baten soinuarekin albuma irekitzeko. Ekoizpen honekin Album Global Onenaren Grammy saria irabazi zuen 1992.urtean.
Beti uneko musikarekin kontaktuan, 2006an Timeless albuma plazaratu zen; bertan Justin Timberlake, Erykah Badú, Jill Scott eta India Arie izan zituen kolaboratzaile gisa. Albumean 1963ko «Más que nada» abestiaren bertsioa zetorren, The Black Eyed Peas taldearekin batera egina; bertsioak mundu mailako zerrendetako lehenengo postuetan agertu zen.
2010ean, Carlinhos Brownekin batera, 2011n estreinatutako Rio filmaren soinu-bandaren sorreran parte hartu zuen. Bertan, bere emazte Gracinha Leporacerekin batera abesti ospetsu hau interpretatu zuen Brasil '66 taldearekin batera, 1967ko arrakasta musikala, eta "Más que Nada (Rio bertsioa)" arrakastaren bertsio berri bat moldatu zuen filmerako. Sérgio Mendes eta Carlinhos Brown 2011n izendatu zituzten Abesti Onenaren Oscar sarirako.[4]
Mendesen azken emanaldiak 2023ko azaroan izan ziren, Parisen, Londresen eta Bartzelonan emandako kontzertuekin. Moldatzaile eta konpositoreak narriadura handia jasan zuen bere osasunean, covid-19aren sintoma luzeen ondorioz. 2024ko irailaren 5ean hil zen. Gracinha Leporace emaztea izan zuen ondoan azken unera arte.[5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dance moderno (1961) LP/CD
- Quiet nights (1963) LP
- Você ainda não ouviu nada Sérgio Mendes & Bossa Rio (1963) LP/CD
- The Swinger from Rio (1964) LP/CD
- Bossa Nova York Sérgio Mendes Trio (1964) LP/CD
- Cannonbal's bossa nova with Bossa Rio (1964) LP/CD
- In person at El Matador-Sérgio Mendes & Brasil '65 (1964) LP/CD
- Brasil '65 Wanda de Sah Featuring The Sérgio Mendes Trio (1965) LP/CD
- The Great Arrival (1966) LP/CD
- Herb Alpert Presents Sérgio Mendes & Brazil '66 (1966) LP/CD
- Equinox - Sergio Mendes & Brasil '66 (1967) LP/CD
- Antonio Carlos Jobim & Sergio Mendes - Sergio Mendes, Antonio Carlos Jobim (1967) LP/CD
- The Beat of Brazil (1967) LP/CD
- Sérgio Mendes Favorite Things (1968) LP/CD
- Look Around - Sérgio Mendes & Brasil '66 (1968) LP/CD
- The Fool on The Hill -Sérgio Mendes & Brasil '66 (1968) LP/CD
- Crystal Illusions - Sérgio Mendes & Brasil '66 (1969) LP/CD
- Greatest Hits - Sérgio Mendes & Brasil '66 - (1970) LP
- Ye-me-lê - Sérgio Mendes & Brasil '66 (1970) LP/CD
- Live at Expo' 70 - Sérgio Mendes & Brasil '66 (1970) LP/CD
- Stillness - Sérgio Mendes & Brasil '66, 1971) LP/CD
- País tropical - Sergio Mendes & Brasil '77 (1971, LP/CD
- Primal Roots (AKA Raíces) - Sérgio Mendes & Brasil '77 (1972) LP/CD
- Love Music - Sérgio Mendes & Brasil '77 (1973) LP/CD
- In Concert - Sérgio Mendes & Brasil' 77 (1973) LP
- Vintage 74 - Sérgio Mendes & Brasil' 77 (1974) LP/CD
- Sérgio Mendes - (1975) LP/CD
- Homecooking - Sérgio Mendes & Brasil '77 (1976) LP/CD
- Sérgio Mendes & And the New Brasil '77 - (1977) LP/CD
- Brasil '78- (1978) LP/CD
- Pelé - (Original Soundtrack) (1978) LP/CD
- Magic Lady (1979) LP/CD
- Horizonte Aberto - (1979) LP/CD
- Alegria - (1980) LP/CD
- Picardía - (1983) LP/CD
- Sérgio Mendes - (1983) LP/CD
- Confetti - (1984) LP/CD
- Brasil '86 - (1986) LP/CD
- Arara - (1989) LP/CD
- Brasileiro - (1992) CD
- Océano - (1996) CD
- Timeless - (2006) CD
- Encanto - (2008) CD
- Bon Tempo (2010)CD
- Tristeza de nos dois - Sergio Mendes & Joao Gilberto (2012) CD
- Magic - Sergio Mendes (2014) CD
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.theguardian.com/music/article/2024/sep/06/brazilian-musician-sergio-mendes-dies-aged-83
- ↑ https://www.berria.eus/kultura/sergio-mendes-hil-da-brasilgo-musikaren-ikurra_2130199_102.html
- ↑ https://www.lavanguardia.com/cultura/20240907/9921547/fallece-83-anos-musico-brasileno-sergio-mendes-leyenda-bossa-nova.html
- ↑ https://elpais.com/cultura/2024-09-06/muere-sergio-mendes-leyenda-de-la-musica-brasilena.html
- ↑ https://www.lavanguardia.com/cultura/20240907/9921547/fallece-83-anos-musico-brasileno-sergio-mendes-leyenda-bossa-nova.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Portugesez):Sérgio Mendesen webgune ofiziala.