Edukira joan

Rybinsk

Koordenatuak: 58°03′N 38°50′E / 58.05°N 38.83°E / 58.05; 38.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ribinsk
Рыбинск
Errusiaren banaketa administratiboa
Ribinsken ikuspegia Volgatik Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Jaroslavl oblasta
Izen ofizialaРы́бинск
Jatorrizko izenaРыбинск
Posta kodea152900–152939
Geografia
Koordenatuak58°03′N 38°50′E / 58.05°N 38.83°E / 58.05; 38.83
Map
Azalera101,4 km²
Altuera100
Demografia
Biztanleria190.429 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea1.878 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1071
Telefono aurrizkia4855
Ordu eremuaUTC 03:00
http://www.rybinsk.ru/

Rybinsk[1] (errusieraz: Ры́бинск), 1946-1957 bitartean Stxerbakov eta 1984-1990 bitartean Andropov deitua, Errusiako ipar-mendebaldean dagoen Jaroslavl oblasteko hiria da. Volga ibaiaren ertzean dago, Rybinskeko urtegitik hurbil[2]. 2010ean 200.771 biztanle zituen[3].

Hiriak Rybnaia izena zuen XII. mendean, eta 1777an Rybinsk bihurtu zen. 1810. urtetik aurrera, Volga ibaia eta Itsaso Baltikoa lotzen dituen Mariinsk ubidea zabaldu ondoren, izugarri bizkortu zen ibai-portuaren sartu-irtena, eta hiri garrantzitsua izan zen XX. mendean.

1946an Aleksandr Stxerbakov Stalinen laguntzailearen izena eman zioten, 1957 arte, eta 1984an Andropov izena eman zioten, Juri Andropov lehendakari hil berriaren omenez.

Industria (tresneria mekanikoak eta elektrikoak, ontziolak, altzairugintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Indarretxe hidrauliko garrantzitsua (Rybinskoie Vodokhranilistxe) dago hiritik hurbil, Volga ibaian; 1941. urtean eraiki zuten. 4,580 km2 hartzen ditu urtegi artifizialak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]