Ruy, el pequeño Cid
Itxura
Ruy, el pequeño Cid | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Ruy, el pequeño Cid eta リトル・エル・シドの冒険 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Japonia eta Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 26 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila |
Hizkuntza | japoniera |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Fumio Kurokawa (en) |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | BRB Internacional (en) Nippon Animation (en) TV Tokyo (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Televisión Española |
Hasiera-data | 1980ko urriaren 5a |
Amaiera-data | 1980 |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Gaztelako Erresuma |
Ruy, el pequeño Cid (japonieraz: リトル・エル・シドの冒険 Ritoru eru Shido no bōken , euskaraz: «Rui, Zid Txikia») hispano-japoniar marrazki bizidun telesail bat da. Rodrigo Díaz de Vivar (1048-1099) kondairazko gaztelar zaldunaren haurtzaroari buruzkoa da.
1980an Espainiako TVE1 telebista katean aireratu zen, eta 1984ko otsailaren 6etik martxoaren 12ra Japoniako TV Tokyo telebista katean.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruy, bere aita bezala zaldun bilakatu nahi duen 11 urteko mutikoa da, baina aitak mutikoaren nahiei jaramonik egin ez eta monasterio batean sartuaraziko du. Ruyk bertako fraideei bereak eta bi egin eta hauek etsiturik Lozano kondearengana bidaliko dute, Ruyren aitaren adiskidea dena.
Bikoizketa gaztelaniaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Narratzailea: Claudio Rodríguez (actor)
- Ruy (Díaz de Vivar): Ana Ángeles García
- Jimena: Matilde Vilariño
- Albar: Amelia Jara
- Frai Cirial: Manuel Peiro
- Frai Amadeo: Teófilo Martínez
- Frai Barnaldo: Fernando Mateo
- Frai Constanzo: Eduardo Moreno
- Izeba Juana: Matilde Conesa
- Fernando Gaztelako erregea: Fernando Mateo