Rutka Laskier
Rutka Laskier | |
---|---|
Rutka eta Heniuś Laskier, Będzin (Polonia) 1938 Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Krakovia, 1929ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Auschwitz, 1943ko abendua (14 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eguneroko-idazlea eta idazlea |
Rutka (Ruth) Laskier (Krakovia, Poloniako bigarren Errepublika, 1929ko ekainaren 12a – Auschwitz, Alemania nazia, 1943ko abendua) nerabe judua izan zen, egunerokogilea eta Bigarren Mundu Gerran Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruan hil zena.[1][2][3][4][5][6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dánzig Hiri askean (Poloniako Gdansk egungo hiria) jaio zen familia judu batean. 1930eko hamarkadan Polonia hegoaldeko Bedzin hiriko ghetto judura aldatu zen familiarekin. Bigarren Mundu Gerran. Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruan hil zen 1943an. [7]
Testigantza idatzi bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1943an, hamalau urte baino ez zituela, familiak jakin barik, hirurogei orrialdeko egunerokoa idatzi zuen polonieraz, erregimen nazionalsozialistaren pean lau hilabetez bizi izandakoa kontatuz. Bertan, nazienganako zuen gorroto sakona adierazi zuen, eta ghettoko bizi baldintzak aipatu zituen, baita nerabeen maitasun interesak ere. Kontzentrazio esparruetako gas ganberei buruz ere idatzi zuen, eta, beraz, bazuen leku haietan jasaten ziren izugarrikerien berri. Gero, 2007an, Suma argitaletxeak El cuaderno de Rutka izeneko liburua kaleratu zuen, Juan Cruz, Esther Bendahan, Marek Halter eta Zahava (Laskier) Scchers-en iruzkin batzuekin.
Urtarrilaren 19an hasi zen sarrera honekin:
«"Ezin dut ulertu dagoeneko 1943 urtea dela, infernu hau hasi zenetik lau urte".»
Azken sarreretako batek zera dio:
«"Akabo, behin baino ezin da hil esan ahal izango banu... Baina ezin dut, izugarrikeria horiek guztiak gorabehera bizi egin nahi baitut, eta hurrengo egunera arte itxaron."»
Rutka 1943ko abuztuan deportatu zuten Auschwitzera, gurasoekin eta Henius neba gaztearekin batera. Ama eta neba gaseztatu egin zituzten iritsi zirenean, baina berak eta aitak Josef Mengeleren "hautaketa" pasatzea lortu zuten, doktore nazi horrexek aukeratzen baitzuen nor bizirik jarraitu eta nor ez.
Aitarengandik bananduta, Rutkak hilabete batzuk iraun zituen bizirik, baina kolera epidemia jasan ondoren, errausketa-labeetan hil zuten, artean hilzorian zegoela. Hori 1943ko azaro edo abendu bitartean gertatu zela uste da.
Laskierren egunkaria, Holokaustotik bizirik atera zirenek eta adituek egiaztatu dutena, Anne Franken egunerokoarekin alderatu dute, baina, hala ere, Anaren egunkaria da oraindik salduena. Bi neskak adin berekoak ziren beren egunerokoa idatzi zutenean.
2005era arte ez zen kaleratu, polonieraz hurrengo urtean, 2006an. 2007ko ekainean, Yad Vashemek egunerokoaren ingelesezko eta hebreerazko itzulpenak argitaratu zituen, Rutkaren egunerokoa: 1943ko urtarrila-apirila izenburupean.
Egunerokoaren zabalkundea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stanislawa Sapinska, Laskierren lagun bat, eguneroko horren zaindaria izan zen hirurogei urte baino gehiagotan, Rutkak berak eman zion eta. Sapinskak ez zuen egunkaria partekatu 2006ra arte, Laskierren ondarea betikotzeko konbentzitu zuen iloba batek bultzatuta. 2007ko ekainaren 4an argitaratu zen, eta, gero, herrialdeko haur eta gazteentzako sinbolo bihurtu da. Poloniako ikastetxeetan ikasten eta irakurtzen den HGLren lan bat da. Espainian, Santillana Taldeak egin zuen edizioa, 2008an, eta eta Jose Miguel Pallaresek egin zuten itzulpena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «BBC One - The Secret Diary of the Holocaust» BBC (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
- ↑ World Jewish Congress. (2020-01-13). Rutka Laskier: The diary of a Polish-Jewish girl. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
- ↑ (Ingelesez) February 6, 1943 – Rutka Laskier | Holocaust Memorial Resource & Education Center of Florida. 2016-02-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
- ↑ (Ingelesez) «The Sister She Never Knew» The Forward 2007-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
- ↑ (Ingelesez) «Rutka Laskier’s teenage account of the Holocaust.» History of Sorts 2017-03-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
- ↑ (Ingelesez) amonago. (2018-06-12). «Rutka Laskier’s Birth Record Finally Located | JRI-Poland» www.jri-poland.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Libros de RUTKA LASKIER | Casa del Libro» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rutkaren Koadernoa. Idazlea: Rutka Laskier, Santillana argitaletxea, ISBN 958-704-719-6
- "Polish girl's Holocaust diary unveiled", Aron Heller, Associated Press (2007ko ekainaren 4a)
- Laskierren jatorrizko egunkariaren argazkia