Ruth Bader Ginsburg
Ruth Joan Bader Ginsburg (Brooklyn, New York, 1933ko martxoaren 15a - Washington Hiria, 2020ko irailaren 18a) estatubatuar epaile eta legelaria izan zen. 1993tik 2020ra Bill Clinton presidenteak izendatutako AEBetako Auzitegi Goreneko epailea izan zen. 1972an emakumearen eskubideen atala sortu zuen Askatasun Zibilen aldeko Estatu Batuetako Batasunean.
Ginsburgek ospe handia du Estatu Batuetan. Pop kulturaren ikono bihurtu da "Notorious R.B.G." ezizenarekin, eta erresistentzia publikoaren eta justiziaren sinbolotzat hartzen da[1].
2020ko irailaren 18an hil zen pankreako minbizi metastatikoagatik[2].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bader Brooklynen jaio zen familia judu xume batean. Amak, Celiak, irakurtzera eta ikastera bultzatu zuen. Ruthek institutuan graduatu behar zuen egunean hil zen. Beka batekin ikasi zuen Cornelleko Unibertsitatean 50eko hamarkadan. Bere senarra izango zena ezagutu zuen orduan, Martin Ginsburg, eta zuzenbidea ikastera joan ziren elkarrekin Harvard-eko Unibertsitatera.
1972an, emakumeen eskubideen atala sortu zuen Askatasun Zibilen aldeko Estatu Batuetako Batasunean, eta handik hasi zuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka legala. Sei kasu nagusiren buru izan zen Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren aurrean, eta horietatik bost irabazi zituen. 1971n, Gorenak lehen aldiz ebatzi zuen gizon bat ez zen emakume bat tratatzeak Konstituzioa urratzen zuela eta legez kanpokoa zela. Hau, Reed v Reed kasua bezala ezagutua izan zen[3].
1980an hasi zuen bere karrera judiziala, Jimmy Carter presidenteak Columbia Barrutiko Apelazio Auzitegiko epaile izendatu zuenean. 1993an, Bill Clinton presidenteak Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuen Byron White epailea erretiratu ondoren. Senatuak bere izendapena berretsi zuen 96tik 3ra. Horrela, Sandra Day O 'Connorren atzetik, organo judizial honetako bigarren emakumea bihurtu zen; ondoren, Sonia Sotomayor eta Elena Kagan sartu ziren.
Ginsburg Auzitegi Goreneko alderdi liberaleko ahots nagusietako bat izan zen. Auzitegian eman zituen urteetan, Ginsburgek abortatzeko eskubidearen eta Nazioarteko Zuzenbideko zitazioaren alde bozkatu zuen Gortearen iritzietan. Gainera, heriotza-zigorraren aurka eta homosexualen eskubideen alde egin zuen.
Ginsburgek bi minbizi-diagnostiko baieztatu gainditu zituen bere bizitzan, eta milaka miresle izan zituen sare sozialetan. 2018ko azaroan, 85 urte zituela, ospitaleratu egin zuten, erortzean saihets-hezur batzuk hautsi baitzitzaizkion. Orduan biriketako minbizi-noduluak diagnostikatu zizkioten eta ebakuntza egin zioten. Osasun arrazoiak zirela medio dimititzeagatik, Donald Trump presidenteak epaile berri bat izendatzeko aukera zabaldu zen, baina Ginsburg lanera itzuli zen, 90 urte bete arte toga utziko ez zuela esanez.
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]On the basis of sex film biografikoan, Felicity Jones aktoreak gorpuzten du Ginsburg, filmeko protagonista.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ryan, Patrick. «'RBG': How Ruth Bader Ginsburg became a legit pop-culture icon» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).
- ↑ (Ingelesez) «Justice Ruth Bader Ginsburg, Champion Of Gender Equality, Dies At 87» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ruth Bader Ginsburg, la juez que encandila a los ‘millennials’» La Vanguardia 2018-11-17 (Noiz kontsultatua: 2020-09-19).