Edukira joan

Russula violacea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula violacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula violacea
Quél., 1883

Russula violacea Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Sinonimoa: Russula cavipes

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, ez da oso hauskorra, ertza ia ildaskatu gabea, berdea edo moretik lila kolorera, batzuetan eremu zentrokideetan, berdea nagusituz erdigunean.

Orriak: Krema kolorekoak, pixka bat horitu egiten dira, nahiko zabal.

Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, biguna, horitu egiten da.

Haragia: Horitu egiten da, fruta usaina du, pelargonioaren antzekoa eta zapore akrea. Guayakoarekin erreakzio positiboa (ahuletik sendora).[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Cavipes epitetoa ere latinetik dator, barnehutsa esan nahi duen “cavus” hitzetik eta hanka esan nahi duen “pes” hitzetik. Oin barnehutsa duelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula pelargonia eta Russula clariana, delakoekin nahas daiteke. Habitata eta usain bereizgarriak partekatzen dituzte.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Zenbait zuhaitz hostozabalen azpian.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia, Kaukasia, Turkia, Iran, Himalaiako eremua.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 72 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 136 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 355 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Russula violacea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]