Edukira joan

Russula rubra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula rubra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula rubra
Fr., 1838
BasionimoaAmanita rubra

Russula rubra Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, oso mina. Sindrome gastrointestinalak eragin ditzakeela uste da.

Sinonimoak: Russula rubra var. polippus, Melanoleuca russula, Russula kavinae, Agaricus ruber, Agaricus emeticus. Agaricus linnaei.

Kapela: 7 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ganbila gero irekia eta erdian hondoratua, ertz kamutsarekin, forma erregular samarra du, karmin kolorekoa ertzerantz, ilunagoa erdirantz, hezetasunarekin distiratsua den azala, lehorrean, opakua eta belus fin baten itxurarekin.

Orriak: Ez oso estu, lodiak, urkilatuak, oinean mehetuak, dekurrenteetarako joera arinarekin edo itsatsiak, libreak, kolore zurixkakoak, gero okre oso argira pasatzen dira, hondoan zainekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 5,6 eta 8 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, normalean gorantz loditua, pixka bat mehetua oinarrian, betea, zuria, baina batzuetan tonalitate arrosa edo grisaxkaren batekin adinagatik; gainazal zimurtsua.

Haragia: Hasieran solidoa, gero bigunagoa, zuria, baina berehala grisez edo horiz zikindua; zaporea akre samarra du eta ezti usaina.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Rubra epitetoa latinetik dator, arrosa, esan nahi duen "ruber" hitzetik. Bere kapelaren koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula lepida antzekoa da, baina honek ez du haragi akrea eta esporak ere argiagoak ditu. Russula mairei, Russula emetica eta Russula persicina delakoek ere badute antza.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan. Nahiko urria.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herria, Espainia, Italia, Alemania, Polonia, Austria, Finlandia, Estonia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0541-X(T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia, Es or..
  5. Russula rubra: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]