Runa Laila
Runa Laila | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | সাদিয়া ইসলাম |
Jaiotza | Sylhet, 1952ko azaroaren 17a (71 urte) |
Herrialdea | Bangladesh Pakistan 1971) |
Lehen hizkuntza | bengalera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alamgir (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | ghazal (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Runa Laila (bengaleraz: রুনা লায়লা, urduz: رونا لیلی; Sylhet, Ekialdeko Bengala, 1952ko azaroak 17) [1] [2] Bangladesh-ko abeslari eta konpositore ezagunenetakoa da. 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbidea, Pakistango zinema industrian. Hainbat filmetan egindako playback-ari esker - The Rain (1976), Jadur Banshi (1977), Accident (1989), Ontore Ontore (1994), Devdas (2013) and Priya Tumi Shukhi Hou (2014) - emakumezko abeslari onenaren Bangladeshko zazpi sari nazional irabazi ditu.[1] Musika konpositore onenaren saria irabazi zuen Ekti Cinemar Golpo (2018) filmagatik.[3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laila, Sylheten jaio zen, Ekialdeko Pakistanen (gaur egungo Bangladesh). Bere ahizpa nagusiarekin, Dina Laila (h.1976), musika klasikoa ikasi zuen, bere familia Karatxi Federal B inguruan bizi zenean 1960an.[2] San Lorentzo komentuan ikasten ari zela, Karatxi-ko eskolen arteko kantu lehiaketa bat irabazi zuen.[4] Lailaren arabera, Manzur Hussain izan zen bere karrera artistikoan eragina izan zuena, ahots teknikak ikasten zituen bitartean, bere akatsak erakusten zizkiolako.
Laila, Ahmed Rushdi abeslariaren jarraitzailea zen, eta bere erreferente bezala hartu zuen, bere kantu estiloa ez ezik, eszenatokian jotzen zuen modua antzeratzen ere saiatu zen.[2]
12 urte zituela, playback-eko abeslari gisa aritu zen haurrentzako autore batentzat Jagnu filmean, Urdu hizkuntzan,[4] abestiaren izenburua Gudia Si Munni Meri izan zen.[5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1966an, Laila Pakistaneko zinema industrian agertu zen, Unki Nazron Sey Mohabbat Ka Jo Paigham Mila abestiarekin, Hum Dono filmean. [6][7] PTV abesten zuen[8], eta telesail bat zeukan Bazm E Laila deiturikoa.[4] 1972 eta 1974 artean Laila Karatxi telebistako Zia Mohyuddin Show saioan agertzen hasi zen, geroago 70eko hamarkadan, Pakistango filmetarako musika abestiak interpretatzen zituen, Umrao Jan Ada (1972).
1974an, Bangladeshera joan zen bizitzera bere familiarekin batera. [4] Bere lehen abesti bengaliarra O Amar Jibon Shathi izan zen, Jibon Shathi (1976) filmerako, Satya Sahak konposatua.[4] Handik denbora gutxira, 1974an, bere lehen kontzertua eman zuen Munbain, Indian. [9] Jaidev zuzendariarekin hasi zen Bollywooden, Delhin ezagutu zuena eta Doordarshanen inaugurazioan aritzeko aukera eman zion.[2] Lehenik, Kalyanji-Anandji musikagilearekin lan egin zuen Ek Se Badhkar Ek (1976) izeneko filmaren abesti nagusirako.[10] Indian arrakasta lortu zuen O Mera Babu Chail Chabila eta Dama Dam Mast Qalandar abestiekin. 1974an, Shaadher Lau grabatu zuen Kalkutan. [11] Laila Guinness World Records-en sartu zen 3 egunetan 30 abesti grabatu izanagatik.[5] 1982an, Golden Disk Award saria irabazi zuen, Bappi Lahirik konposatutako Superuna albumaren lehen egunean 1 lakh kopia baino gehiago saldu zituelako.[5]
2009ko urrian, Kala Sha Kala, Punjabi ezkontza abestien bilduma kaleratu zuen, Indian.[12] 2012an, reality show bateko epailea izan zen Hego Kshetranen.
Runak hamazazpi hizkuntzatan abestu du, haien artean Bengalera, Hindi, Urdu, Punjabera, Sindhi, Gujaratera, Paxtunera, Baluchi, Arabiera, Persiera, Malaysiera, Nepalera, Japoniera, Italiera, Gaztelania, Frantsesa eta Ingelesa.[13]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laila hiru aldiz ezkondu da. Lehenik Khawaza Javed Kaiserrekin ezkondu zen, bigarrenik Ron Daniel izeneko suitzar batekin eta ondoren Alamgir aktorearekin. Tani izeneko alaba bat du.[2]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sincerely Yours (1973)
- Runa Laila Sings Songs Of Talib-Ul-Maulla (1974)
- Great Ghazals - Runa Laila (Style) (1981)
- Runa in Pakistan (Geet) and (Ghazals) (1980)
- Bappi Lahiri Presents Runa Laila - Superuna (1982)
- Runa Goes Disco (1982)
- Sings For Umrao Jaan Ada (Ghazals) (1985)
- Ganga Amar Ma Padma Amar Ma (1996)
- Bazm-E-Laila (2007)
- Runa Laila-Kala Siah Kala (2010)
Filmen abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak Pakistanen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Commander (1968)- "Jaan-E-Mann Itna Bata Do Mohabbat, Mohabbat Hai Kya" Master Abdullah-en musika
- Hum Dono (1966) - Her debut super-hit film song "Unki Nazron Se Mohabbat Ka Jo Paigham Mila" Nashad-en musika
- Anjuman (1970)-"Hoey Hoey Dil Dharkay Mein Yeh Kaisay Kahoon" Nisar Bazmi-ren musika
- Umrao Jaan Ada (1972)-"Kaatey Na Katay Rattia Sayyan Intezar Ki" Nisar Bazmi-ren musika
- Man Ki Jeet (1972)- "Dinwa Dinwa Mein Ginuun, Kab Aeingay Sanwaria" M Ashraf-en musika
- Ehsaas (1972)- "Hamein Kho Kar Bahut Pachhtao Gay Jab Hum Nahin Haun Gay" Robin Ghosh-en musika
- Dilruba (1975)- "Chhanak Gaii Paayal Tau Kya Hoga" A duet song with Masood Rana, Runa Laila- M Ashraf-en musika
- Zaildar (1972) A Punjabi language film -"Do Dil Ik Doojay Kolon Duur Ho Gaey" Ghulam Ahmed Chishti-ren musika
- Jaal (1973)
Filmak Bangladeshen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shwaralipi
- Dui Jibon
- Antore Antore
- The Rain
- Beder Meye Josna
- Kayamat Theke Kayamat Porjonto
- Sopner Nayok
- Sottyer Mrittyu Nei
- Meghla Akash
- Megher Koley Rod
- Hridoyer Badhon
- Niyoti
Filmak Indian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Phir Subah Hogi
- Gharaonda (1977)
- Ek Se Badhkar Ek (1976) (Dama Dam Mast Qalandar)
- Jaan-e-Bahaar (1979)
- Yaadgaar (1984)
- Ghar Dwaar (1985)
- Agneepath (1990)
- Sapnon Ka Mandir (1991)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Radio Mirchi Music Award presented by Radio Mirchi at Nazrul Mancha Kalkutan (2015)
- Independence Day Award, Bangladesh
- Bangladesh National Film Award for Best Female Playback Singer (1976, 1977, 1989, 1994, 2012, 2013 and 2014)
- Sheltech Award, Bangladesh
- Lux-Channel I Lifetime Performance Award, Bangladesh
- Saigal Award, India
- Nigar Award, Pakistan (1968, 1970)
- Critics Award, Pakistan
- Graduate Award, Pakistan
- Firoza Begum Memorial Gold Medal, Bangladesh
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Many Happy Returns to Runa Laila» The Daily Star 2016-11-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Beyond borders Runa Laila» filmfare.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «National Film Awards for 2017 and 2018 announced» The Daily Star 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «The Nightingale Speaks» The Daily Star 2018-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Saga of the Melody Queen» The Daily Star 2018-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Songs of the Sixties» The Daily Star 2015-01-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Runa Laila» The Daily Star 2015-04-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «“The PTV cadre maintained its character” | TNS - The News on Sunday» web.archive.org 2015-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «When Runa met Lata» The Daily Star 2011-10-14 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) Jan 2; 2013; Ist, 00:00. «Like music itself, a singer has no boundaries: Runa Laila - Times of India» The Times of India (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Shine bright like a diamond» The Daily Star 2015-04-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Music Today present's Runa Laila's album Kala Sha Kala, A collection of Punjabi folk melodies» www.radioandmusic.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «KOA Music Section: A Collection of Kashmiri Music, Devotional Songs and Prayers for Kashmiri Pandit Festivals» web.archive.org 2015-04-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).