Rosângela Lula da Silva
Rosângela Lula da Silva | |||
---|---|---|---|
2023ko urtarrilaren 1a - ← Michelle Bolsonaro (en) Hautetsia: 2022ko Brasilgo hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Rosângela da Silva | ||
Jaiotza | União da Vitória, 1966ko abuztuaren 27a (58 urte) | ||
Herrialdea | Brasil | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Marco Aurélio Monteiro Pereira (en) (1989 - 1996) Lula da Silva (2022ko maiatzaren 18a - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Universidade Federal do Paraná (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta soziologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Itaipú Binacional (en) 2020) Eletrobras (en) | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Langileen Alderdia | ||
Rosângela Lula da Silva, jaiotzez Rosângela da Silva (União da Vitória, 1966ko abuztuaren 27a), Janja [ʒɐ̃ʒɐ] ezizenez ere ezaguna, brasildar soziologoa eta Langileen Alderdiko kidea da[1][2]. 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, Brasilgo lehen dama da, Luiz Inácio Lula da Silva presidentearen emazte izanik[3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]União da Vitória hirian jaio zen, Paraná estatuan, Santa Catarinaren mugatik gertu[4]. José Clóvis da Silva merkatariaren eta Vani Terezinha Ferreira etxekoandrearen alaba da[5][6] eta neba zaharrago bat du, Luiz Claudio da Silva publizitate-eragilea[7]. Janjak hamar egun baino ez zituela, familia Curitibara joan zen bizitzera[1].
Ikasketak eta ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983an, 17 urte zituela, Langileen Alderdian sartu zen[8]. 1984an gizarte-zientziak ikasten hasi zen Paranáko Unibertsitate Federalean eta bertako ikasle mugimenduan parte hartu zuen. Ez zuen arrakasta handirik lortu hirugarren urtera arte eta ikasketak etetea erabaki zuen, baina geroago jarraitu zituen eta 1991n graduatu zen[9].
1995-1996 urteetan, Curitibako udaletxean zuen lana utzita, irakasle-kolaboratzaile gisa lan egin zuen Ponta Grossako Estatu Unibertsitateko Gizarte Zerbitzuen Sailean[10].
Curitibara itzuli ondoren, Langileen Alderdiko zuzendaritzan jardun zuen Paranáko Batzar Legegilean[11]. Curitiban, Gizarte Kudeaketa eta Iraunkortasuneko masterra egin zuen Universidade Positivon[12].
2001-2003 urteetan CHROMA Engenharia enpresan lan egin zuen[7]. 2002an, Curitiban, Margarida Cristina de Quadros lagunarekin batera, aholkularitza-enpresa bat ireki zuen, Princípio Consultoria, Assessoria e Pesquisa Ltda. izenekoa[13].
2005eko urtarrilaren 1ean Itaipu Binacional presa hidroelektrikoan hasi zen lanean. Han zuzendari nagusiaren laguntzaile izan zen, baita garapen iraunkorreko programen koordinatzailea ere. 2012tik 2016ra, Rio de Janeironko Eletrobras enpresako aholkularia izan zen. 2016an Itaipura itzuli zen eta 2020ko urtarrilaren 1ean lan hori utzi zuen[1].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989-1996 urteetan, Marco Aurélio Monteiro Pereira Ponta Grossako Estatu Unibertsitateko historia irakaslearekin ezkonduta zegoen[9]. Ez zuten seme-alabarik izan, baina Monteiro Pereiraren semea hazi zuten[14].
1990eko hamarkadan Lula da Silva ezagutu zuen[15]. 2018ko apirilean hasi ziren harremanean, presidente ohia 2017ko otsailean bigarrenez alargundu ostean[16][17]. Elkarrekin jarraitu zuten Lula ustelkeriagatik eta dirua zuritzeagatik atxilotu eta espetxeratu zutenean 2018ko apirilean[16][18].
2019ko azaroaren 8an, Lula askatu zutenean, berak eta Janjak iragarri zuten ezkon-hitza eman ziotela elkarri[19]. 2022ko maiatzaren 17an, hurrengo egunean ezkonduko zirela iragarri zuten[20], eta maiatzaren 18an ezkondu ziren São Paulon, Angélico Sândalo Bernardino apezpikuak zuzendutako zeremonia katolikoan[21][22].
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fede zehatz baten jarraitzailea denik agerian utzi ez badu ere, afro-brasildar erlijioak praktikatzen ditu, eta Fantástico telebista-saioan jakinarazi zuen erlijio intolerantzia pairatu zuela horregatik[23]. Meza katolikoetan ere emozionatu egiten dela esan zuen[24]. 2022ko urrian, hauteskundeen lehen itzuliko emaitzak zirela eta, Círio de Nazaré manifestazio katolikoa bisitatu zuen Paráko Belém hiriburuan[25].
Brasilgo lehen dama
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko urtarrilaren 1ean, Brasilgo 38. lehen dama bihurtu zen, Luiz Inácio Lula da Silva presidentearen hirugarren agintaldian. Inaugurazio ekitaldian, urre koloreko txaketa eta prakak jantzita agertu zen[26].
Senarrarekin batera, bilera eta ekitaldi ofizial askotan parte hartzen du. Emakumeen eskubideen defendatzailea ere bada[27].
2023ko abenduan, Twitter (X) sare sozialen plataforma salatuko zuela esan zuen, bere kontua pirateatu ostean[28][29]. Twitterren jabea den Elon Muskek erantzun zion: «Ez dago argi nola norbait haren posta elektronikoko pasahitza zein den igartzea gure ardura den»[30].
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Brasilgoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rio Branco Ordenaren Gurutze Handia (2023ko azaroaren 21a) (Brasil)[31]
- Tiradentes domina (2023ko otsailaren 6a)[32]
- Bertha Lutz diploma (2023ko martxoaren 8a)[33]
Atzerrikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Henrike Infantearen Ordenaren Gurutze Handia (2023ko apirilaren 22a) (Portugal)[34]
- Ohorezko Legioko ofiziala (2024ko martxoaren 28a) (Frantzia)[35]
- Italiako Errepublikako Merezimendu Ordenaren Gurutze Handia (2024ko uztailaren 10a) (Italia)[36]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lula da Silva eta Janja inaugurazio ekitaldian, presidentearen Rolls-Royce autoan (2023ko urtarrilaren 1a)
-
Janja, Lula, Alberto Fernández eta Fabiola Yáñez Etxe Arrosan (2023ko urtarrilaren 23a)
-
Lula, Janja eta Joe Biden Bulego obalean (2023ko otsailaren 10)
-
Lula eta Janja Resistência eta Paris txakurrekin (2023ko martxoaren 14a)
-
Janja Henrique Infantearen Ordena jasotzen Portugalen (2023ko apirilaren 22a)
-
Lula, Janja eta Charles III.a erregea haren koroatze ospakizunetan (2023ko maiatzaren 5a)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Portugesez) «Quem é Rosângela Silva, a Janja, socióloga e esposa de Lula» G1 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Santiago, Abinoan. «Socióloga, feminista e flamenguista: saiba mais sobre Janja, noiva de Lula» UOL Universa 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Coelho, Gabriela. «A mensagem da roupa escolhida por Janja para a posse de Lula» CNN Brasil 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Bergamo, Mônica. «Casamento de Lula e Janja é divulgado em proclamas de jornal do ABC» Folha de S.Paulo 2022-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Pai da primeira-dama Janja morre aos 83 anos por por falência de múltiplos órgãos em Curitiba» G1 2024-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Sogra de Lula morre por complicações da Covid-19 em São Bernardo do Campo» G1 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ a b (Portugesez) Frota, Etel. «Quem é Janja, a nova primeira-dama do Brasil» Plural Curitiba 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Oliveira, Wesley. «Quem é Janja e qual o papel da futura esposa de Lula na campanha do petista» Gazeta do Povo 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ a b (Portugesez) Bilenki, Thais. (2022). «Com vocês, a Leoa» Revista Piauí 93: 21-22..
- ↑ (Portugesez) «Nova esposa de Lula é ex-professora da UEPG» BNT Online 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Mori, Letícia. «Rosângela da Silva, a Janja: quem é a nova primeira-dama do Brasil» BBC News Brasil 2022-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Quem é "Janja", socióloga de 55 anos que se casou com Lula» UOL 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Chapola, Ricardo. «Ex-sócia de Janja tem cargo de confiança no Planalto» Veja 2023-05-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Gonzalez, Mariana. «Do 1º casamento à militância política, livro se aprofunda na vida de Janja antes de Lula» Marie Claire 2023-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Azevedo, Amanda. «Janja Lula: saiba idade de Janja, como Lula conheceu Janja e mais informações sobre a primeira-dama, esposa de Lula» UOL 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ a b (Ingelesez) Hodgkin, Emily. «Who is Janja Lula? Brazil's First Lady 21 years her husband's junior meeting Biden today» Express 2023-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) «Janja, Lula’s Wife, Will Give a New Meaning to First Lady» Brazzil 2022-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) «Lula's lover tweets 'wait for me' after Brazil court ruling» France 24 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Mendonça, Ana Carolina. «Conheça Janja, a namorada de Lula, com quem ele vai se casar» Correio Braziliense 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Lula casa nesta quarta-feira (18): saiba quem é Janja, noiva do ex-presidente» IstoÉ Dinheiro 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Lula se casa com Janja em SP: fotos» G1 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Neto, Juvan. «Bispo de Blumenau fez o casamento de Lula» Diarinho 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «‘Ser ligada a uma religião de matriz africana só me dá orgulho’, afirma Janja sobre intolerância religiosa» G1 2022-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Anater, Rubens. «No Fantástico, Janja diz se inspirar em Evita e Michelle Obama e que quer ser elo com a sociedade» Estadão 2022-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Amado, Guilherme. «Janja irá ao Círio de Nazaré amanhã para pagar promessa: saiba qual» Metrópoles 2022-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Com Janja, posse de Lula tem pela 1ª vez primeira-dama com calça» O Povo 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) Hughes, Eléonore. «Brazil’s Lula fires human rights minister accused of sexual misconduct» AP News 2024-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) «Brazil first lady Rosangela Lula da Silva to sue Elon Musk's X over hacked account» Deccan Herald 2023-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) «Brazil first lady to sue Musk's X over hacked account» The Straits Times 2023-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Ingelesez) Rosati, Andrew. «Brazil’s First Lady slams Elon Musk for downplaying her hacked X account: ‘He minimizes a serious event that doesn’t just affect me, but thousands of women’» Fortune 2023-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Trevor, Daniel. «Lula entrega a Janja a mais alta condecoração da Ordem do Rio Branco» CNN Brasil 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Janja recebe Medalha Tiradentes na Alerj» G1 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) «Empoderamento da mulher é destaque na entrega do Diploma Bertha Lutz» Agência Senado 2023-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Ferraz, Marina; Bassi, Fernanda. «Janja recebe ordem honorífica portuguesa» Poder360 2023-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Portugesez) Cravo, Alice. «Macron recebe de Lula a mais alta condecoração a cidadãos estrangeiros; francês concede honraria a Janja» O Globo 2024-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Italieraz) «Lula da Silva Sig.ra Rosângela» Presidenza della Repubblica (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).