Edukira joan

Roma Agrawal

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Roma Agrawal

(2017)
Bizitza
JaiotzaMumbai1983ko martxoa (41 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaNorth London Collegiate School
Oxfordeko Unibertsitatea
Londresko Imperial College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegitura ingeniaria eta ingeniari zibila
Enplegatzailea(k)AECOM (en) Itzuli
WSP USA (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

romatheengineer.com
IMDB: nm8957532 Twitter: romatheengineer Instagram: romatheengineer Youtube: UCsgI8CWCtWZHRpCJzE-Hgsg Edit the value on Wikidata

Roma Agrawal (Mumbai, India, 1983ko martxoa) Londresen dagoen egitura-ingeniaria da.[1] Hainbat ingeniaritza-proiektutan lan egin du, hala nola, Shard London Bridge dorrean. AECOM konpainiako zuzendari elkartua da eta Erresuma Batuko Ingeniari Zibilen Institutuko kidea. Gainera, emakumeak ingeniaritza-arloetan sartzearen aldeko sustatzailea da.

New Yorken eta Mumbain (India) hazi zen.[1] Londresera joan zen unibertsitate-karrera bat ikastera, 2004an Oxfordeko Unibertsitatean[2] fisikako lizentziatura lortu zuen eta 2005ean Londresko Eskola Inperialean egitura-ingeniaritzako maisutza amaitu zuen.[3]

2005ean, Parsons Brinckerhoff diseinu- eta ingeniaritza-enpresan hasi zen lanean, eta, 2011n, Egitura Ingeniarien Institutuko kide egin zen. Sei urte baino gehiago eman zituen, Londresko The Shard dorrearen zimenduen diseinatzaile lanetan, eta Crystal Palace trenen geltokia eta Northumbriako Unibertsitaterako oinezkoentzako zubi bat diseinatzen eta eraikitzen ere jardun zuen.[4][5] 2017ko maiatzetik, AECOM konpainiako zuzendari elkartua da, eta eraikuntzako hainbat arlotako aholkularitzaz arduratzen da.[6]

2018an Britainiar Inperioko Ordenako kide izendatu zuten, eta urte horretan bertan onartu zuten Ingeniari Zibilen Institutuko kide gisa, Erresuma Batuko eraikuntzako eta ingeniaritza zibileko profesionalen elkarte independente bat, egoitza Londresen duena.[7] Haurren artean zientzia eta ingeniaritza zabaltzen lagundu du. Your Life Campaign kanpainaren sortzaileetako bat izan da.[8] 2018ko otsailean, Built: the Hidden Stories Behind our Structures liburua argitaratu zuen, eta ingeniaritza estrukturalari buruzko hasiera lantzen du. The Guardian egunkari britainiarraren kritika onak izan zituen liburuak.[9][10] 2013an eraikuntza industriaren sustatzaile guztiak bildu zituen Management Today aldizkariko 35 emakumeetako bat izateko hautatu zuten.[11]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018an Britainiar Inperioaren Ordenako kidea[7]
  • 2017an Royal Academy of Engineering-en Rook saria, ingeniaritzaren hedapen publikoarengatik[12]
  • 2017an Egitura Ingeniarien Institutuko Lewis Kent saria[13]
  • 2015ean Ingeniaritzako bikaintasunaren saria[14]
  • 2014an «Eraikitzen ari diren emakumeak» saria[15]
  • 2011n Egiturazko Ingeniarien Institutuko «urteko ingeniari» saria[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]