Roberto Ruiz Aginaga
Roberto Ruiz Aginaga | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Beasain, 1968ko otsailaren 14a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria eta nekazaria |
Roberto Ruiz Aginaga (Beasain, Gipuzkoa, 1968ko otsailaren 14a) sukaldaria da. Amasako (Gipuzkoa) Hika txakolindegiko sukaldeko buru gisa lan egiten du. 1992tik 2017 arte, Tolosako Fronton jatetxeko burua izan zen.[1][2][3]
1992an hasi zen sukaldaritzan, Martin Berasategiren ondoan. Beasaingo Odolki Kofradiako ohorezko kofrade da 2004az geroztik. Sukaldaritzako biltzar askotan parte hartzen du, hizlari gisa. Ospe handia dute haren babarrun platerek, eta hainbat sari jaso du. Bere plateretarako lehengaitzat erabili ohi ditu inguruko produktuak: Tolosako babarrunak, Beasaingo odolkiak, Ibarrako piperminak, eta abar.
Babarrunen sukaldari ez ezik, ekoizle ere bada, bere baratzea baitu Tolosan bertan.[4] Horregatik, Eusko Labelarekin Euskal Herriko babarruna ekoizten duten enpresen zerrendan ageri da.[5]
Pul, pul, pul Tolosako Babarruna liburua idatzi du, Tolosako babarrunarekin zerikusia duten 40 bat lagunen (sukaldariak, gastronomia adituak, sendagileak, babarrun ekoizleak...) esanak bilduta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ugarte Irizar, Itziar. (2018-02-03). «Roberto Ruiz, sukaldaria: “Egunero-egunero kozinatu ditugu babarrunak, 25 urtez”» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Goñi, Juanma. (2017-12-17). «Roberto Ruiz Aginaga (Cocinero del restaurante Frontón): “Tolosa me ha hecho cocinero y formado como persona”» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) San Sebastián, Marta. (2017-12-29). «Las alubias que deja Roberto Ruiz en Tolosa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El sello de Tolosa».
- ↑ Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila: Eusko Labela duen Euskal Herriko babarruna ekoizten duten enpresen zerrenda.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Ruiz Aginaga |
- Hika txakolindegiaren webgunea.
- Iñigo Terradillosek eginiko elkarrizketa: «Babarrunen zaporea bere horretan eginda lortzen da, osagarririk gabe», Goierriko Hitza, 2006-11-12.
- (Katalanez) Kataluniako Caldes d'Estrac herrian antolatutako Tolosako babarrunen herri janaldiari buruzko orria, herri hartako udalaren webgunean. Hainbat xehetasun azaltzen ditu Roberto Ruizen lanbide biografiaz eta jardueraz.
- (Gaztelaniaz) Roberto Ruiz: de la huerta al plato bideoa
- (Gaztelaniaz) Rafael Prades Rodríguez: «Pul pul pul alubia de Tolosa».[Betiko hautsitako esteka]