Robert H. Grubbs
Itxura
Robert Howard Grubbs (Marshall konderria, Kentucky, 1942ko otsailaren 27a - Duarte, Kalifornia, 2021eko abenduaren 19a) estatubatuar kimikaria izan zen.
2005ean Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Yves Chauvin eta R. Schrockekin batera, alkenoen metatesi olefinikoaren alorrean egindako lanagatik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kimikako ikasketak Floridako Unibertsitatean hasi zituen, Columbia Unibertsitatean (New York) jarraitu zituen eta Stanforden amaitu zituen 1969an.
Handik gutxira, Michigango Unibertsitatean irakasle laguntzaile gisa sartu zen, non 1973an irakasle elkartu izatera igo zen, baina bost urte geroago Kaliforniara itzuli zen, Kaliforniako Unibertsitateko Teknologia Institutuan (Caltech), eta postu horretan jarraitu zuen hil arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kentuckyko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |