Robert Fico
Robert Fico (Topoľčany, 1964ko irailaren 15a) eslovakiar politikaria da. Eslovakiako lehen ministroa izan zen 2006tik 2010era eta 2013tik 2018ra. 2023ko urrian berriro aukeratu zuten lehen ministro.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1986an, Txekoslovakiako Alderdi Komunistan sartu zen, eta, Belusezko Iraultzaren ondoren, Ezker Demokratikoaren Alderdian afiliatu zen. 2006an hauteskundeak irabazi zituen SMER alderdiarekin eta lehen ministro izendatu zuten. 2010eko hauteskundeetako porrotaren ondoren, oposizioko buru bihurtu zen. 2013an lehen ministro kargura itzuli zen, Iveta Radičováren aurkako zentsura-mozio baten ondoren. 2018an dimisioa eman zuen, Ján Kuciak kazetariaren hilketak eragindako krisiaren ondorioz. 2023ko urrian itzuli zen boterera, koalizio-gobernu baten buru.
Erasoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko maiatzaren 15ean eraso baten helburu izan zen Robert Fico, Eslovakiako Handlová hirian, Bratislava hiriburutik 150 bat kilometrora. Robert Fico lehen ministroa zen orduan, eta eraosaren ondorioz, larri zaurituta gelditu zen. Zenbait hedabideren arabera, gobernuaren politikarekin «ados» ez zegoelako egin zion ustezko erasotzaileak tiro.[1]