Ricardo Gullón
Ricardo Gullón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ricardo Gullón Fernández |
Jaiotza | Estorga, 1908ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1991ko otsailaren 11 (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, idazlea, literatura-kritikaria, saiakeragilea eta poeta |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Real Academia Española |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Ricardo Gullón (Astorga, León, Espainia, 1908ko abuztuaren 31 – Madril, Espainia, 1991ko otsailaren 11) espainiar literatura-kritikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925 eta 1928 urteetan La Saeta eta Humo aldizkariak sortu zituen, eta Guía artística y sentimental de Astorga (1929, "Astorgako gida artistiko eta sentimentala") idatzi zuen, Leopoldo Panero eta Luis Alonsorekin elkarlanean.
Madrilen, Zuzenbideko ikasketak egin zituen, eta Brújula (Julio Angulorekin), Boletín último (1932) eta Literatura (1934, Ildelfonso Manuel Gil poetarekin) aldizkariak sortu zituen. Literatura-jarduera biziko urte haietan, 27ko belaunaldiko poetak ezagutu zituen, eta bere belaunaldikoak, 36koak.
1958an Puerto Ricora joan zen, eta Estatu Batuetara gero, hango unibertsitateetan lan egitera. 1989an Asturiasko Printzea saria eman zioten, eta hurrengo urtean Espainiako Errege Akademiako kide egin zuten.
1929an, Luis Alonsorekin elkarlanean, Los cuatro filetes del Apocalipsis ("Apokalipsiko lau xerrak") argitaratu zuen, Vicente Blasco Ibáñezen eleberri ezagunaren parodia.
Kritikari gisa idatzitako lan nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Novelistas ingleses contemporáneos (1945, "Egungo eleberrigile ingelesak")
- Galdós, novelista moderno (1957, "Galdós, eleberrigile modernoa")
- Conversaciones con Juan Ramón Jiménez (1958, "Elkarrizketak Juan Ramón Jiménezekin")
- Autobiografías de Unamuno (1964, "Unamunoren autobiografiak")
- El último Juan Ramón Jiménez (1968, "Azken Juan Ramón Jiménez")
- Una poética para Antonio Machado (1970, "Poetika bat Antonio Machadorentzat")
- Técnicas de Galdós (1970, '"Galdósen teknikak")
- La invención del 98 y otros ensayos (1978, "98ko belaunaldiaren asmaketa eta beste saiakera batzuk")
- Psicologías del autor y lógicas del personaje (1979, "Autorearen psikologiak eta pertsonaiaren logikak")
- La novela lírica (1984, "Eleberri lirikoa")
- La juventud de Leopoldo Panero (1985, "Leopoldo Paneroren gaztaroa")
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.