Resa
Resa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Andosilla |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°22′28″N 2°01′11″W / 42.374508°N 2.01985°W |
Demografia | |
Biztanleria | 0 ({{{urtea}}}) |
Resa Nafarroako Erresumako antzinako herria izan zen, egungo San Adriángo Soto de Resa eremuan zegoena[1]., Andosillako udalerrian gaur egun eta herri horretako nukleotik 7 Km.ra.
Ebroren ondoan kokaturik, bertan zegoen zubia babesteko gotorlekua eraiki zuten. Antso I.a Gartzeitz erregea bertan hil zen. XV. mendearen hasieran hustuta zegoen.
Agiriek, aztarna arkeologiko batzuk, eta hainbat toponimok garai bateko herriaren froga dira: Valderresa , Resako altxonbide erreala, Resako sotoa eta Resako bidea eta Resa eta Resano deiturak dira. Resak monasterio bat, bi eliza, dorre bat, leizeak eta zubi bat izan zituen. Gaur egun ez dago horrelako eraikuntzarik, kobak izan ezik[2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortu zeneko data ezezaguna da, nahiz eta jendea bizi izan zen musulmanen menderatze-garaian. 907/908 inguruan, Iruñeko erresuma hasiberriaren parte izan zen, Iruñeko Antxo Gratzeitz Iruñekoa. erregeak Tuterako (Nafarroa) Banu Qasi familiari konkistatu eta gotortu ondoren. Urteen poderioz nafar bastioi garrantzitsu izatera iritsi zen, lehenik musulmanen aurrean eta gero Gaztelako erresumaren aurrean. 1350ean, Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen den Suen Liburuaren[oh 1] arabera, Juan Jiménez de San Adriánen familia bakarra bizi zen herrian. Urte horretan bertan, Nafarroako Karlos II.a erregeak Andosillako bizilagunei herria saltzen die bere udal mugapearekin batera, sotoa eta gatzagak ezik, beretzat gorde baitzituen. Egun horretan, Andosillako haitzuloetako (Andossiella, garai hartan) alkaidea Pedro Ximénez de Ugarra zen, eta, gainera, bertan bizi zen. Andosillak 225 biztanle inguru zituen garai hartan[2].
Indusketa arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Vianako Printzea erakundeak, Andosillako Udalak eta Carlos García Pardo kazetariak indusketa batzuk sustatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez. Lanak 2018an hasi ziren. Era berean, entitate horrek berak hainbat artxibotan dagoen dokumentazio guztia bateratu du[2]. Indusketen zuzendaria Josu Narbarte arkeologoa da.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Su-liburuak lurralde jakin bateko etxeen zerrenda-bildumak dira, zerga-bilketako tresna gisa erabiltzeko eginak. ikusi: (2016-2-1) "El Archivo de Navarra dedica su microexposición de febrero al Libro de fuegos de 1366". navarra.es
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hualde, Fernando (2012-12-9)"Resa: antiguo despoblado de San Adrián" Recorrido por el patrimonio de Navarra
- ↑ a b c «Yacimiento Arqueológico de Resa [berezko web-gunea»] sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-21).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yacimiento Arqueológico de Resa. [Youtube kanala].
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |