Requena-Utiel
Requena-Utiel | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | Requena |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°29′26″N 1°12′48″W / 39.4906°N 1.2133°W |
Azalera | 1.725,9 km² |
Mugakideak | Camp de Túria, Hoya de Buñol, Serranos eta Valle de Cofrentes |
Punturik altuena | Pico del Remedio |
Demografia | |
Biztanleria | 37.536 (2022ko urtarrilaren 1a) −154 (2021) |
Dentsitatea | 21,75 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
Requena-Utiel edo La Plana d'Utiel-Requena (espainieraz eta valentzieraz gehien erabiltzen diren izenak) Valentziako Erkidegoko eskualdea da; eskualdea osatzen duten herri gehienak historikoki gaztelarrak izan dira. Iparraldean eta mendebaldean Cuencako eta Albaceteko probintziak ditu (Gaztela-Mantxa), ipar-ekialdean Serranos, ekialdean Hoya de Buñol eta hegoaldean Valle de Cofrentes eskualdeak.
Eskualdeak 9 udalerri ditu, 1.725,90 km²ko azalera du eta 2007an 39.386 biztanle zituen. Hiriburu tradizionala, eskualdearen erdialdean kokatua Utiel da baina azken hamarkadetan Requenak hartu dio aurrea biztanlerian eta hiriburutzat jotzen da. Horren ondorioz bikoiztasun honetan oinarritutako hainbat izen ematen zaio eskualdeari: espainieraz Requena-Utiel eta Utiel-Requena (geografikoki Plana de Utiel, Meseta de Requena...), valentzieraz Plana d'Utiel, Plana d'Utiel-Requena eta Plana de Requena-Utiel.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Camporrobles | 1.299 | 89,50 | 15,69 |
Caudete de las Fuentes | 919 | 34,60 | 22,34 |
Chera | 619 | 71,60 | 9,27 |
Fuenterrobles | 792 | 49,50 | 14,76 |
Requena | 21.278 | 814,20 | 25,10 |
Sinarcas | 1.297 | 102,50 | 11,71 |
Utiel | 12.449 | 236,90 | 52,55 |
Venta del Moro | 1.526 | 272,60 | 5,33 |
Villargordo del Cabriel | 692 | 54,50 | 12,18 |
Hizkuntza eta historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentziako Erkidegoan eskualde honek aparteko berezitasunak ditu. Hizkuntza aldetik tokiko hizkuntza valentziera ez den gainontzeko eskualde gehienekiko desberdintasuna aragoieraren eragin falta da, historiaren isla den ezaugarria: gaur egungo Requena-Utielen biltzen diren herri gehienak Gaztelako Erresumakoak izan ziren eta administrazioz ere Gaztelan (Gaztela Berrian, Cuencako probintzian hain zuzen) egon ziren 1851 arte.
Bi salbuespen daude: Sinarcas eta Chera, valentzierazko hiztunak izan gabe, historikoki Valentziako Erresuman egon ziren, ez Gaztelan eta Serranos eskualdearekin harreman estuak izan dituzte. Beste zazpi udalerriak Cuencako probintziatik Valentziakora pasatzea 1833ko Espainiaren banaketa administratiboari eginiko aldaketa handiena izan da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.