Edukira joan

Raquel Ricart Leal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Ricart Leal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaquel Ricart i Leal
JaiotzaBétera, 1962 (61/62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Raquel Ricart Leal (Bétera, 1962) idazle valentziarra da, eta zenbait literatura-genero landu ditu, beti valentzieraz.

Literarioki, 1980ko Malvarrosa sarietako akzesit bat irabazi zuenean ezagutarazi zen, "I entre tant de núvol, ni un glopet de flor." narrazioarekin. 80ko hamarkadan narrazioak argitaratu zituen Celobert eta Lletres de canvi literatura-aldizkarietan. Bambalina Titelles taldeak 1990an eszenaratu zuen Ferrabràs testu dramatikoa idatzi zuen.

Zenbait liburu argitaratu ditu: Un mort al sindicat (Tándem, 1999) nobela beltza, gazteei zuzendutako hainbat elaberri: Van ploure estrelles (Tándem, 2001), El quadern d'Àngela (Tándem, 2010) 2011eko Samaruc Saria[1] eta The White Ravens 2012ko saria[2], Les ratlles de la vida (3i4, 2010) Andrónima narratiba sari ospetsuaren irabazle[3] Ondoren, Valentziako Idazleen Kritikaren saria[4] jaso zuen 2011n, eta Valentziako Unibertsitateko Filologiako Unibertsitate arteko Institutuaren literatura-sorkuntzako saria[5] jaso zuen.

Raquel Ricartek parte hartu du Bromera fundazioaren Llegir en valencià argitalpen proiektuetan[6], besteak beste "Costums i tradicions", "Blai, un cor de rodamón", "Les dones sàvies del nord", "La nit de les pastràssimes" edota "Revolta en l'horta". Lan horietako batzuk galizierara itzuliak izan dira: O caderno de Ànxela (Arg. Galaxia) O cidadán pefecto (Ed. Galaxia) eta beste batzuk gaztelaniara Llovieron estrellas (Brief, 2014).

2015an Institut Interuniversitari de Filologia Valenciana (IIFV) delakoak ematen duen gazte-literaturako kritikaren saria[2] irabazi zuen zientzia-fikziozko eleberri bat argitaratu zuen: El ciutadà perfecte (Andén)eta El lector de la Odisea saria irabazi zuen El temps de cada cosa,[7] RBA-La Magrana argitaletxearen Les ales esteses, bildumaren barruan.

2016an Entre dones (Ed. Balandra) kontakizun liburua kolektiboa koordinatzen eta parte hartu zuen.[8]

2017an, taldean idatzitako liburu berri batean parte hartzen du lana koordinatuz: La improbable vida de Joan Fuster (Ed. 3i4). Urte berean parte hartu zuen, kontakizunekin, liburu hauetan: Nosaltres, els fusterians (Ed. Perifèric) i Nosaltres les fusterianes (Ed. 3i4)

Diari La Veu egunkarian iritzi-zutabeak idatzi ditu. 2019an kontakizun batekin parte hartu zuen Assassins valencians (Edicions del delicte) liburuan [9] eta El temps de cada cosa[10] berrargitaratu zuen Balandra argitaletxean.

2022an El dit de Déu (Proa) eleberria[11] argitaratu zuen.

Literatur sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «PREMI SAMARUC: Tots els Premis Samaruc» PREMI SAMARUC (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  2. a b c (Gaztelaniaz) Gómez Soto, Jorge. (2012-03-16). «Literatura infantil y juvenil actual: White Ravens 2012» Literatura infantil y juvenil actual (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  3. (Gaztelaniaz) VALENCIA, MARÍA SEGUÍ. (2010-10-31). «Una novela sobre mujeres y un ensayo del paisaje triunfan en los Premis Octubre» Levante-EMV (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  4. (Katalanez) Redacció. «Raquel Ricart i Andreu Sevilla, comparteixen el premi ex aequo de la Crítica dels Escriptors Valencians - 17 maig 2011» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  5. (Katalanez) «Edicions 3i4: Raquel Ricart, guardonada per l'Institut Interuniversitari de Filologia» Edicions 3i4 divendres, 2 de març de 2012 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  6. (Katalanez) «Llegir en valencià» Llegir en valencià (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  7. (Katalanez) «'El temps de cada cosa', de Raquel Ricart​​​​​​​» La Veu dels Llibres 2020-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  8. (Katalanez) Ricart Leal, Raquel. (2019). Temps de cada cosa. BALANDRA ISBN 9788494784996. (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  9. (Katalanez) «Assassins valencians» Llibres del Delicte (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  10. (Katalanez) «'El temps de cada cosa', de Raquel Ricart​​​​​​​» La Veu dels Llibres 2020-05-09 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  11. (Katalanez) El dit de Déu - Raquel Ricart | Grup62. (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  12. a b (Katalanez) «Raquel Ricart guanya el Premi El Lector de l’Odissea» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  13. (Katalanez) Redacció. «Raquel Ricart i Andreu Sevilla, comparteixen el premi ex aequo de la Crítica dels Escriptors Valencians - 17 maig 2011» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  14. (Katalanez) «Raquel Ricart guanya el Premi Bancaixa de Narrativa Juvenil - Edicions bromera» web.archive.org 2011-11-07 (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  15. (Katalanez) Ricart Leal, Raquel. (2016-05-12). «Van ploure estrelles» web.archive.org (Tàndem edicions) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).
  16. (Katalanez) Ricart Leal, Raquel. (2016-01-19). «El quadern d'Ángela -» web.archive.org (Tàndem edicions) (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]