Edukira joan

Ramaria subbotrytis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramaria subbotrytis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaRamaria
Espeziea Ramaria subbotrytis
Corner, 1950
BasionimoaClavaria subbotrytis

Ramaria subbotrytis Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean, haragi hauskorra du eta zapore mingotsa.

Sinonimoak: Clavaria subbotrytis, Ramaria elegans.

Karpoforoa: 9 cm-ko altuera eta 6 cm-ko zabalera arteko koraloide-formakoa, enbor mamitsu eta oso adarkatua duena, eta beheko adar faszikulatuekin, leunak, arrosa zurbil kolorekoak eta goiko adarrak, askoz kolore biziagoarekin, arrosa saturatutik karmin arrosa kolorera eta askotan arrosa-izokin kolorekoa, heltzen direnean arrosa-okre antzeko kolorea hartzen dute; bizpahiru puntatan amaitzen diren muturrak dituzte, zorrotzak edo horzdunak, adarren kolore berekoak. U eta V angeluak.

Enborra: Zilindrikoa, oinarri zuriarekin eta goialdean arrosa-laranja kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa.

Haragia: Samurra, mehea, hauskorra goiko adarretan, zuria enborrean eta izokin kolorekoa adarretan, definitu ezin den usainarekin eta zaporea apur bat mingotsa adarretan.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar, esan nahi du. Subbotrytis epitetoa botrytis delakoaren antzekoa delako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea. [3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramaria botrytis delakoa handiagoa da, talde handietan agertzen da, mikroskopikoki ere ezberdina da. Ramaria formosa espezieak ez ditu hain kolore biziak, heldu ondoren Ramaria sunbbotrytis-en antzekoa.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean eta udaberrian. Bere izokin kolorea belar berdeetan edo goroldiotan nabarmen ikusten da. Ez maiz ez ugari. Bakartua hazten da.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Himalaiako eremua.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 615 or. ISBN 84-282-0539-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Ramaria subbotrytis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]