Raúl Ilaquiche
Itxura
Raúl Ilaquiche | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pujilí Canton (en) , 1973ko urtarrilaren 8a |
Herrialdea | Ekuador |
Heriotza | Tambillo (en) , 2024ko abenduaren 13a (51 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lourdes Tibán (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania kitxua |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua, politikaria eta margolaria |
Raúl Clemente Ilaquiche Licta (Tigua Yatapungo, Pujilí, Ekuador, 1973ko urtarrilaren 8a - Tanbillo, Ekuador, 2024ko abenduaren 13a) ekuadorreko abokatu, margolari eta buruzagi indigena izan zen, oso aktiboa gizarte eta politika lanetan. 2008an Bartolomé de las Casas saria irabazi zuen lehen ekuadortarra izan zen, herri indigenen eskubide eta balioak defenditzeagatik. Lourdes Tiban politikariarekin ezkonduta zegoen. Trafiko istripu batean hil zen.
Cotopaxiko Kichwa Defentsa Fundazioko zuzendaria eta Cotopaxiko Mugimendu Indigenako buruzagia izan zen. Ecuarunari elkarteko lehendakariorde kargua bete zuen, eta 2007an errepublikako diputatu kargua alboratu zuen. Irakasle eta hamar bat libururen egile ere izan zen.