Edukira joan

Ráth Cairn

Koordenatuak: 53°36′39″N 6°51′48″W / 53.6108°N 6.8632°W / 53.6108; -6.8632
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ráth Cairn
giza kokalekua
Udalerriko kale bat. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlanda
Leinster
Meatheko konderria
Geografia
Koordenatuak53°36′39″N 6°51′48″W / 53.6108°N 6.8632°W / 53.6108; -6.8632
Map
Altuera61 m
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Ráth Cairn (ingelesez Rathcarne edota Rathcarran) Irlandako Errepublikako Meath konderrian kokatzen den udalerria txiki bat da. Dublin hiriburutik 55 kilometro ipar-mendebaldera dago eta bertan irlanderaz mintzatzen da, honela bada, Meath konderriko Gaeltacht eremua osatzen du.

Ráth Cairn Gaeltacht eremua 1935an sortu zen, aurretik Irish Land Commission erakundeak lursail hauek bereganatu eta Connemara eskualdeko 41 familia bertan bizitzen jarri zirelarik. Familia hauetako bakoitzari etxe edo baserri bat eta 8,9 hektareatako lursaila eman zitzaien. Gerora jatorrizko biztanle hauei beste 11 familia gehitu zitzaizkien. Denera, Connemaratik Ráth Cairn eremura 443 pertsona lekuz aldatu ziren. 1967. urtean Ráth Cairn eremuak Gaeltacht eremuaren izendapen ofiziala jaso zuen, aurretik horren aldeko kanpainia edo ekimen bat burutu zelarik.

Euskaldunak udalerrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz erbestera joan ondoren, 1940eko hamarkada eta 1958. urte artean Elias Gallastegi euskal politikari abertzalearen bizileku izan zen, bertan bizikleten enpresa bat ireki zuelarik.

Herritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]