Purita Campos
Purita Campos | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1937ko abuztuaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2019ko azaroaren 19a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Escola de la Llotja (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta komikigilea |
Enplegatzailea(k) | Editorial Bruguera Creaciones Editoriales (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Purificación Campos Sánchez (Bartzelona, 1937ko abuztuaren 18-Madril,2019ko azaroaren 19) Purita edo Pura Campos bezala ezagunagoa, komikigile, marrazkilari eta margolari ezaguna izan zen, batez ere XX. mendeko nazioarteko komiki munduan. Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eman zioten 2009an.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonan jaioa, Camposek emakumea izateagatik garaiko bazterketa ondo asko ezagutu zuen. Bartzelonako Llotja Eskolan moda-aldizkarietarako marrazkiak egiten ikasi zuen eta, hasiera batean, modista lan egin zuen. Manuel Vázquezi esker, lanpostu bat lortu zuen Editorial Brugueran, hasieran aldizkarien azalak prestatzeko eta, ondoren, komikilari gisa. Bere lanak batez ere neskentzako aldizkarietan jaso ziren: Dalia (1959), Sissi (1961), Blanca (1961), Can Can (1961) edo Celia (1963). 1971n, Creaciones Editoriales agentziaren bidez, Erresuma Batuko aldizkarietan hasi zen lanean: Philip Douglas egileak gidoiak prestatzen zituen eta Purita Camposek marrazkiak. Horrela Patty’s World sail ospetsua landu zuen, ondoren Esther y su mundo bezala Espainaratuta. Sail horrekin, asteko 300.000 eta 400.000 aleko argitaraldiak lortu zituen. 1988an saila bukatutzat eman zuen.[2] Holandan, bestetik, Andries Brandt egilearen gidoiekin Tina saila sortu zuen, izen bereko aldizkarian argitaratzeko. Era berean, Francisco Ortegarekin, Gina saila marraztu zuen. Geroago, bere lanak Espainiako beste aldizkarietan ere agertu ziren: Lily (1974), Jana (1983), Pecosa (1986) eta TBO (1988).
80. hamarkadan margolaritza munduan murgildu zen, marrazketa-akademia bat eta erakusketa-areto bat antolatuz. 2005ean oso edizio zainduan Gina berrargitaratu zen. 2006tik aurrera Las nuevas aventuras de Esther saila egiteari ekin zion. Gidoia Carlos Portelarena zen; lehenengo albumetik 20.000 ale saldu zituen. 2007an Esther y su mundo berragitaratu zen. 2009an Espainiako Gobernuak, beste 24 egilerekin batera, Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eman zion. 2011n Getafen omenaldi egin eta kale bati bere izena eman zitzaion. 2019ko azaroan hil zen, 82 urte zituelarik.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004: Haxtur saria, Maite dugun Egileari. en el Asturiako Pritzerriaren Komikiaren Nazioarteko Saloia, Gijón
- 2013: Bartzelonako Komiki Azoka
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.elperiodico.com/es/ocio-y-cultura/20191120/muere-purita-campos-autora-esther-y-su-mundo-7744017 Anna Abellaren artikulua El Periódico, 2019/11/20.
- ↑ http://www.elmundo.es/elmundo/2007/09/01/cultura/1188665295.html Vuelve 'Esther y su mundo', El Mundo. Hermosín, Antonio (03/09/2007).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Purita Campos Tebeosfera webgunean.
- (Gaztelaniaz):Purita Campos Cervantes Birtual webgunean.
- (Ingelesez):Comic creator:Pura Campos Lambiek Comiclopedian.
- (Gaztelaniaz):Purita Camposekin elkarrizketa.