Protobionte
Protobionteak egitura aurre-zelularrak ziren, biziaren sorrera prozesuan benetako zelulak agertu baino lehen sortu zirenak. Molekula organikoz osatutako tanta txikiak ziren protobionteak, lipidozko mizela baten bidez ingurugirotik isolatuak. Oparinen koazerbatuak edo Sidney Fox-en mikroesferak protobionteak izango ziren.
Protobionteak laborategian sortu daitezke modu esperimentalean. Ezin dute homeostasia mantendu, baina bai nolabaiteko barne-giro kimikoa.
Biziaren sorrera prozesuan protobionteak lehenengo egitura biokimiko konpartimentatuak izan ziren, zituzten lipidozko mintzari esker. Horrek nolabaiteko autonomia ematen zien ingurugirotik (haien barne konposizio kimikoa ingurugirokoarena ezberdina baitzen), metabolismo primitibo baten agerpena erraztuz.