Protea cynaroides
Protea cynaroides | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Proteales |
Familia | Proteaceae |
Generoa | Protea |
Espeziea | Protea cynaroides Linnaeus, 1771 |
Banaketa mapa | |
Basionimoa | Leucadendron cynaroides |
Protea cynaroides landare loredunen espezie bat da, Protea generoaren barnekoa. Hegoafrikako hego-mendebaldean eta hegoaldean hedaturik dago, eta herrialde horretako lore nazionala da.
Sinbolismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrikako errugbi selekzioko jokalarien goitizena springbok da, antilope espezie bat. Baina elastikoaren bularrean ageri den ikurra Protea cynaroides da, herrialdeko lore nazionala. Segregazioa dago horren atzean. 2004ra arte, antilopea bakarrik ageri zen bularrean, baina Hegoafrikako Olinpiar Batzordeak ikurra aldatu zuen. Izan ere, springbok afrikaans hizkuntzako hitza da, eta komunitate zuriarekin lotzen zen. Protea, berriz, 1971n jokalari beltzekin osaturiko selekzioaren ikurra zen.[1]
Apartheid sistema desegin zenean, halere, springbok-ak jarraitu zuen elastikoaren aurreko aldean. Hainbatek Nelson Mandelari berari egotzi zioten hautu hori. 2004tik 2015era bi ikurrak agertu ziren bularrean, baina nazioarteko federazioak ikur bakarra ager zitekeela ebatzi zuen. Hartaz geroztik, lorea ageri da bularrean, eta antilopea besoan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b 'Springbok'-ak ala protea lorea? Ikurraren auzia. Berria, 2019ko urriak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-26).