Prokopis Pavlopoulos
Itxura
Prokopios "Prokopis" Pavlopoulos (grezieraz: Προκόπιος Παυλόπουλος; Kalamata, 1950eko uztailaren 10a) greziar politikari, unibertsitateko irakasle eta abokatua da. Greziako presidentea izan zen 2015etik 2020ra.
Atenasko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen eta Parisen ikasketak zabaldu zituen. Ondoren, zuzenbideko irakasle izan zen Atenasen.
Demokrazia Berria alderdiko kidea da. 1974an hasi zen politikan, eta hainbat gobernutan kargu bat baino gehiago izan ondoren, 1996an diputatu hautatu zuten. 2004tik 2008ra Barne ministro izan zen Kostas Karamanlisen gobernuan.
2015ean Greziako presidente aukeratu zuten Syriza alderdiaren babesarekin. 2020an Katerina Sakellaropoulouk ordezkatu zuen.