Edukira joan

Presbiterio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau arkitektura elementuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Presbiterio (argipena)».
Presbiterioa San Alexandroren elizan, Milanen, Italia.

Presbiterioa, tenplu edo katedral katoliko batean, aldare nagusiaren aurretik dagoen gunea da. Vatikanoko II. kontzilioa egin zen arte, kleroak bakarrik erabil zezakeen, eta, erdialdeko nabetik, harmaila, eskailera edo hesi baten bidez banandua egon daiteke. Koruarentzat egokitutako tokia izan ohi da, baina ez derrigorrez.

Erromaniko eta gotiko estiloetan, absideko kapera nabea edo gurutzadurarekin lotzen duen nabearen zatia da, aurreko definizioarekin bat datorrena. Presbiterioa nabetik edo gurutzaduratik banatzen duen arkua, batez ere erromanikoan, garaipen arku bezala ezagutzen da, eta bere kapitelak, apaindura finagokoak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]