Potomac (ibaia)
Itxura
Potomac (ingelesez: Potomac River) Estatu Batuetako eki-erdialdeko ibaia da, Fairfax Stone-n jaio eta Chesapeake badian Ozeano Atlantikora isurtzen dena. 652 kilometro luze da eta 38.018 kilometro koadro hartzen ditu ibai arroak. Haren ertzeetan 5 milioi pertsonatik gora bizi dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Appalache mendietan du iturburua, Virginia estatuaren mendebalean. Viginia eta Maryland estatuak gurutzatu ondoren, Washington Hiritik igarotzen da. Chesapeake badian itsasoratzen da, Ozeano Atlantikoan. Ontziz ibil daiteke behe ibilguan, Washington Hiriraino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/2/19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.