Postumo Agripa
Postumo Agripa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, K.a. 12ko ekainaren 26a |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | Pianosa, 14 (24/25 urte) |
Familia | |
Aita | Marko Agripa, Zesar Augusto |
Ama | Julia Maior |
Haurrideak | |
Leinua | Julio-Klaudiar leinu Vipsanii Agrippae (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Marko Vipasanio Agripa Postumo (latinez: Marcus Vipsanius Agrippa Postumus; K.a. 12ko ekainaren 26a - K. o. 14ko abuztuaren 20a), Augustoren biloba izan zen, zeren Julia Zesaris, Augustoren alaba, ama zeukan. Postumoren aita Agripa izan zen, baina Postumo aita hil ondoren jaio zen; horregatik jaso zuen jasotako izena.
Aita hil ostean, K.a. 12an, Augustok Gaio Zesar eta Luzio Zesar, Postumoren anaia zaharrenak, semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. Postumo Agriparen familia jarraitzekoa zen.
Historialari garaikideek bat egiten dute Postumo gazte latza eta zakarra deskribatzerakoan. Tazitok, hala ere, hitz onak eskaini zizkion: "Gaztea, fisikoki azkarra eta zakarra bazen ere, Postumo Agripa kalitate onekoa zen, eskandaluetan ibili gabekoa."
Nolanahi ere, ez dago garbi zergatik K. o. 6 edo 7an Augustok irla batera erbesteratu zuen. Tazitok iradoki zuen Livia Drusila zela horren erantzule, Tiberio semea Augustoren ondorengoa bilakatu ahal izateko oztopoa zelakoan. Dena den, Tazito ezaguna da Julio-Klaudiar leinuko guztiei kritika mingotsak egiteagatik.
Honela izanda ala ez, Postumoren erbesteratzeak Tiberio Augustoren ondorengo garbiena bihurtu zuen. Augusto hil orduko, Postumok erbesteraturik jarraitzen zuen. Berehala, zaindariek Postumo hil zuten. Ez dago batere garbi nork agindu zuen hilketa hori. Baliteke Tiberio edo Livia (Tiberio jakinaren gainean egonda ala ez) izana, Augustoren hiletaren ondoko egoera politiko nahasiaz baliatuta.