Postmodernitate
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Postmodernitatea soziologian, filosofian, artean eta literaturan erabiltzen den termino zabala da, modernitatean garatutako arrazoiaren kontzeptuari eta garapenari buruz eszeptizismoa azaldu eta horren hainbat alderdi kolokan jartzen dituena. Terminoa 1979 urtean sortu zen, Jean-François Lyotard frantses filosofoaren eskutik bere La Condition postmoderne : rapport sur le savoir liburuan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pentsamendu postmodernoaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
Hemendik aurrera, artikulu honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Antidualismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postmodernoek baieztatzen dute mendebaldeko filosofiaren dualismoak sortu zituela eta horrela pentsamendutik beste hainbat perspektiba baztertu zituela. Postmodernismoak pluralismoa eta dibertsitatea onartzen eta sustatzen ditu. "Besteen" interesen bilaketa segurtatzen du.
Testuak zalantzan jartzen ditu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postmodernoek diote testu historiko, literario eta beste hainbat motakoek ez dutela autoritaterik edo atxikitako objektibotasunik, autorearen asmoa agertzen dutela eta ezin digutela esan «egiaz gertatu zena». Zehatzago esanda, testu horiek autorearen aurreiritziak, kultura eta era partikularrak islatzen dituzte.
Biraketa linguistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postmodernismoak hizkuntzak gure pentsatzeko modua moldeatzen duela argudiatzen du, eta hizkuntzarik gabe ezin dela pentsamendurik existitu. Hizkuntzak, beraz, egia sortzen du.
Egia perspektiba bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egia ihardukiaren edo perspektibaren menpe dago. Ez dugu errealitatera, egiaz gauzak diren modura, sarbiderik, baizik eta guri iruditzen zaigunera baino ez.
Ezaugarri historiko-sozialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Postmodernitatean utopia zein talde garapenaren ideiak baztertzen dira, aldi berean, garapen indibidualaren alde eginez.
- Ordena ekonomiko kapitalistan aldaketa bat egongo da, non produkzioan oinarritutako eredu batetik kontsumoan oinarritutako eredu batera pasatuko diren.
- Limite batzuk zabalduko dira zientzia modernoen inguruan (limite hauek benetako ezagutzan, metatze ezagutzan eta baliotasun unibertsalean oinarrituko dira).
- Pertsonai ospetsuak desagertuko dira eta, hauen ordez, idolo txikiak agertuko dira, berria eta erakargarria den beste zerbait agertu arte iraungo dutenak.
- Naturaren eta ingurumenaren balioa handitzearen ideia gehiegizko kontsumo ideiarekin nahastuko da.
- Boterea kontsumo industriaren eta bitartekari masiboen esku geratuko da.
- Mezuak garrantzia galtzen duen bitartean, mezu hau transmititzeko bideak eta honen sinesgarritasuna pisua hartzen joango dira.
- Buruzagiak aukeratzerako orduan, ideologia alde batera utziko da, irudia izanik erabaki honen alderdi garrantzitsuena.
- Komunikabideen bitartez, postmodernitatean, gehiegizko informazio igortze bat emango da.
- Erlijio nagusienak zalantzan jarriko dira.
- Liderrek sinesgarritasuna galduko dute.
- Intimitatea galduko da, batez ere, giza sareen testuinguruan.
- Gizartearentzat benetako errealitatea komunikabideen bitartez jasotakoa izango da, eta gainerako informazioek sinesgarritasuna galduko dute (komunikabideen bitartez ikusi/irakurritakoa izango da erreala; bestea, ez).
Ezaugarri sozio-psikologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garrantzia orainaldiari ematen zaio; etorkizuna eta iragana baztertuz.
- Berehalakotasunaren bilakaera.
- Pertsonalitate indibidualaren galtze prozesua.
- Garrantzia duen iraultza bakarra, barne-iraultza izango da.
- Giza gorputza eta barne-askatasuna gurtzen da.
- Mundu alternatiboa goraipatu egiten da: Arte plastikoa, musika, zinema eta abar.
- Gertaerak azaltzeko mundu mistikora jotzen da.
- Munduaren edota zibilizazioaren amaiera gizarte-irudimenean dagoen kezka garrantzitsua da.
- Arrazoia eta zientziarengan fedea galtzen da.
- Teknologia gurtzen da.
- Gizakia bere existentzia erlatibismoan eta aukeren aniztasunean oinarritzen du. Errealitatea ikuspuntu subjektibo batetik aztertzen da.
- Botere publikoengan fedea galtzen da.
- Justiziarekiko interes falta.
- Idealismoen desagerpena.
- Burua gainditzeko gogoak eta motibazioaren desagerpena.
- Esfortzuaren balorazioa galtzen da.
- Erlijio-dibulgazio ezberdinak existitzen dira.
- Erlijio nagusien inguruan aldaketa handiak ematen dira.
- Pertsonak interneten bidez dibertitzen dira.
- Ekonomia, politika, gizartea, erlijioak eta ingurugiroarekin erlazioa duten arazo larriak azaltzeko, teoria konspiratiboak etengabe sortzen dira.