Edukira joan

Poitou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualdearen mapa

Poitou (poitevin-saintongeaisez: Poetou) Frantziako eskualde historikoa da, gaur egun Vendée, Deux-Sèvres eta Vienne departamenduak osatzen dituena. Hiriburua Poitiers zuen.

Desagerturiko Poituko golkoa egun Poituko padura du izena, Arroxelaren iparraldean eta Niorten mendebaldean kokaturik.

Eskualdean poitevin-saintongeaisen poitevin aldaeraz egiten dute.

Bisigodoek eskualdea Akitaniako Erresumari lotu ondoren, XI. mendetik aurrera, bertan Poitiersko konderria ezarri zen, Loira eta Pirinioen artean hedatu zena. Akitaniako dukerriarekin bat Frantziako erresuman bukatu zen.

XVI. mendeko erreformismoak eskualdean indar handia zuenez Erlijio Gerrek gogor astindu zuten bertoko biztanleria. Hori zela eta, haietako asko Ipar Amerikara joan ziren, non Quebecen eta Louisiana komunitateak sortu zituzten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.