Pixies
Pixies | |
---|---|
Pixies 2004an | |
Datuak | |
Jatorria | Boston (AEB) |
Musika mota | Rock alternatiboa |
Urteak | 1986 1993 2004 - gaur egun |
Produkzioa | |
Taldekideak | |
Black Francis Joey Santiago Kim Deal David Lovering | |
Informazio gehigarria | |
www.pixiesmusic.com | |
Pixies rock alternatiboko musika talde bat da, Bostonen 1986an sortua. Taldea 1993an desegin zen modu garratzean, baina 2004an berriro batu zen. Black Francis (ahots nagusia, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa), Joey Santiago (gitarra elektrikoa), Kim Deal (baxua eta bigarren ahotsa), eta David Lovering (bateria ) izan dira taldearen kideak hasieratik. AEBetan arrakasta apala lortu bazuten ere, Erresuma Batuan eta gainerako Europan ospetsuagoak bilakatu dira, nahiz eta ez duten arrakasta luzeegia erdietsi musikaren korronte nagusian.[1]
Taldearen estiloa punkean eta indie rockean oinarritzen da, eta, oso melodikoa izan arren, narritagarria izan daiteke. Black Francisek sortzen ditu taldearen letra gehienak, eta haren ukitu etsigarria eta ahuenezkoa nabaria da. Oso maiz, kanta kriptikoak idazten ditu ezohiko gaiei buruz -UFOak edo surrealismoa, esate baterako-. Taldearen kanta ugarik desoreka mentala, Bibliako irudi bortitzak eta oinaze fisikoa dituzte hizpide.
Taldea sarri hartzen da rock alternatiboaren 1990eko hamarkadako loraldiaren aitzindaritzat, nahiz eta desegin ziren hartze horrek ekar zekizkien onurak jaso aurretik.[2] Nirvanako Kurt Cobainek berak aitortu zuen gauza asko zor zizkiola Pixis-i.[3] Beste talde alternatibo batzuek antzeko aitorpenak eginda, Pixisen ospea nabarmenki hazi zen desegin eta ondoko urteetan.[4]