Piramide Makurra
Piramide Makurra | |
---|---|
Memphite necropolis | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Gizako gobernadore-herria |
Koordenatuak | 29°47′25″N 31°12′33″E / 29.790277777778°N 31.209166666667°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 2700 |
Komisarioa | Snefru |
Arkitektura | |
Materiala(k) | kareharria |
Dimentsioak | 105,07 () × 189,61 () m |
Piramide Makurra[1], edo Dahshurreko Hegoaldeko Piramidea, Snefru faraoi egiptoarraren aginduz Dahshur herrian eraiki zen hil monumentu edo mausoleo bat da. Haren forma berezia Egiptoko piramideen eboluzioaren azken garaia den aurpegi lauko piramide bat egiteko huts egindako saiakera da, ustez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berezitasun ugari du eta gauza askotan Snefruren seme izan zen Khufu edo Keopsek eraikiarazi zuen Gizako Piramide Handiaren oso antzekoa da. Ezaugarri nabarmenetako bat piramidearen bi sarreretako bat iparraldeko fatxadaren gainean ez egotea da, Egiptoko Inperio Zaharreko salbuespen bakarra baita, izan ere. Bestalde, piramideak estaldura gehiena mantentzen du, Egiptoko gainerako piramideek baino neurri handiagoan, eta honegatik Eguzkitan distiratzen duena izenarekin ere ezaguna da. Barnean lau hormetan pausatzen den ganga faltsu bat dago, ezagutzen den antzinakoena. Hil multzoak Egiptoko IV. dinastiako bere apaindura aberatsak gainontzeko monumentuetatik bereizten duen tenplu handi baten hondarrak erakusten ditu.
Hil multzoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil multzoa faraoiaren piramideak eta hegoaldean dagoen 26 metroko altuerako piramide satelite batek osatzen dute, biak ala biak bi metroko altuera duen harrizko harresi batez inguratua. Barruti hau hil tenplu batekin 700 metroko luzerako galtzada baten bidez lotuta zegoen. Haraneko sarreratik urrun dagoenez, hil tenplu hau ez dirudi harrera tenplua edo Haraneko Tenplua denik. Beste alde batetik, tenplu hau benetako haraneko tenpluarekin lotuko zuen bigarren galtzada baten hondarrak daude. Beste edozein piramide multzotan aurki ezin daitekeen berezitasun bat da.
Hil multzoko elementuak. | |
---|---|
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
12 graduko angelu aldaketa
-
Piramideko sarrera
-
Kanpoko atea barrualdetik
-
Barruko eskailerak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ingelesez Bent Pyramid = Piramide Makurra edo Makotua, gaztelaniaz Pirámide Acodada = Piramide Ukondotua, frantsesez Pyramide Rhomboïdale = Piramide Erronboidala