Pintore-arrabol
Itxura
Pintore-arrabol | |
---|---|
roller (en) | |
Pintore-arrabola[1] hormak eta beste gainazal batzuk margotzeko erabiltzen den tresna da. Material xurgatzailez egindako arrabol bat da, ardatz baten gainean biratzen duena eta pintura gainazal jakin baten gainean uzten duena.
Arrabola ezin hobea da azalera handiak margotzeko, denbora dezente aurrezteko aukera ematen baitigu. Elementu mota honek antzeko emaitza proposatzen du, pintzelak erabiltzean ager daitezkeen marrarik gabe. Arrabola ilez edo bitsez eginda egon daiteke, eta heldulekuaren luzera luzatzeko aukera ere ematen digu, luzagarri baten bidez. Horrek gainazal altuetara sartzeko aukera emango digu.
Oso erabilerraza da, erabiliko dugun pinturaz busti eta estali nahi dugun gainazalaren gainetik pasatzea da kontua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2019]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |