Pinta edalontzi
Itxura
Pinta edalontzia (ingelesez: Pint glass) bereziki garagardoa edateko diseinatutako edalontzi mota bat da, batzuetan sagardoa edateko ere erabiltzen dira.
XX. mendearen hasieran Erresuma Batuan non-nahi hedatu ziren, eta gaur egun ere herrialde hartaz gain Irlandan ere oso ohikoa dira, bai eta AEBetan eta Commonwealtheko herrialdeetan, batik bat Australia eta Zeelanda Berrian.
Gaur egun edukieraren arabera bi mota daude: britainiarra (568 ml edo ontza likido inperiala) eta estatubatuarra (473 ml). Halere, pinta erdiko edalontziak ere badaude, alegia edukiera horren erdia dutenak.
Itxurari dagokionez mota hauek daude: Konikoa, nonikoa, pitxerra, tulipana, potea.
-
Konikoa.
-
Nonikoa.
-
Pitxerra.
-
Koxkadun pitxerra.
-
Tulipana.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |