Pilar Sansinenea
Pilar Sansinenea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pilar Sansinenea Goñi |
Jaiotza | Donostia, 1905eko azaroaren 21a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1997ko abuztuaren 28a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jesus Elosegi |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Pilar Sansinenea Goñi (Donostia, 1905eko azaroaren 21a - 1997ko abuztuaren 28a) maistra, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta espeleologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian jaio zen, 1905eko azaroaren 21an. Baina umezurtz gelditu zenean, Tolosara joan zen osaba-izeben etxera bizitzera: Doroteo Ziaurritz sendagilea eta politikaria zuen osaba. Hantxe sortu zen Pilarren abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna.
Gerra zibila sortu ondoren frankistak Tolosa hartu zutenean, Hondarribira joan zen, Ipar Euskal Herrira ihes eginez.[1] Eresoinka euskal dantza eta abesbatzan, kontralto bezala parte hartu zuen. Bere senarra Jesus Elosegirekin Europan barrena ibili zen.[2]
1940. hamarkadan, Aranzadi Zientzia Elkartea abiatu zuten zientziazaleetako bat izan zen, eta senarrarekin batera elkartearen bizitzan partehartze handia izan zuen.[3]
Beste ikerle batzuekin batera, idatzi zuen Contribución al estudio del dialecto roncalés, 1953an Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais edo Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen boletinean argitaratu zena.[2]
Jose Miguel Barandiaranen laguna, bera eta senarra izan ziren Gerra Zibilaren ostean hura Hego Euskal Herrira bueltatu ahal izateko gestioetan gehien aritu zirenetakoak.[4]
Espeleologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sansinenea kobazuloen ikerketan aritutako lehen emakumeetako bat izan zen. Lehen kontaktua 1944ean izan zuen, Kataluniatik etorritako espeleologo batzuei (Ramon Margalef eta Francesc Español) Aralarreko zenbait kobazulotara lagunduz. Kanpaina honek jarraipena izan zuen, eta katalanek animatuta (gehienak irakasleak eta Centro Excursionista de Catalunya-ko kideak), bultzatu zuten Sansineneak eta bere lagunek Natura Zientzia zale guztiak biltzeko erakunde bat: Aranzadi Zientzia Elkartea.[3] 1949an Troskaetako aintzira gainditu zuen espedizioan parte hartu zuen.[5] 1950etan “Primer Congreso Internacional de Estudios Pirenaicos” ospatu zen Donostian, eta bera euskal ordezkarietako bat izan zen. Urte berean, bere lagunekin batera Aizpitarteko kobazuloetan laginketa bioespeleologikoan arituko zen.[6] 1951ean Gesaltzako Lizuna (Oñati) esploratu zeneko operazio handian parte hartu zuen, antolakuntzan eta puntako taldearekin komunikazioan.[7]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Senarrarekin Eresoinkaren Pariseko egoitzan, 1938
-
Igaratzan (Aralar), naturzale katalandar eta gipuzkoarrak 1945 urtean
-
1953an Bidartia etxean (Sara), Jose Miguel Barandiaranekin
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gerragatik ihes egin behar. (Noiz kontsultatua: 2017-03-21).
- ↑ a b «Pilar Sansinenea» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-03-21).
- ↑ a b Goicoetxea Marcaida, Angel.. (1997). La Sociedad de Ciencias Aranzadi Zientzi Elkartea : medio siglo de trabajos, 1947-1997. Sociedad de Ciencias Aranzadi = Aranzadi Zientzi Elkartea PMC 492159382. (Noiz kontsultatua: 2020-08-29).
- ↑ BARANDIARAN, Jose Miguel. 2009. Diario Personal. Volumen II (1936-1953). Durante los años de su exilio en el País Vasco Continental. José Miguel de Barandiaran Fundazioa. Colección Sara 8. Ataun. P.803-817.
- ↑ Elosegui J. Exploración de la "Laguna Deseada" en la cueva de Troskaeta (Ataun). Munibe 1950 vol.2 fasc.2 p.92-98.
- ↑ Español F, Mateu J. Sobre algunos insectos cavernícolas del país vasco-navarro. Munibe vol.2, fasc.4, p.179.
- ↑ Primer cursillo de iniciación a las Ciencias Naturales. Munibe 1951 - Volumen 3 - Fascículos 3-4, p.245-247.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 263.or.