Pilar Idoate
Pilar Idoate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Markalain, 1955eko otsailaren 20a (69 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria eta enpresaburua |
María Pilar Idoate Vidaurre (Markalain, Nafarroa, 1955eko otsailaren 20a) nafar sukaldari eta enpresaburua da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Markalainen (Nafarroa) jaio zen eta Aniceta Vidaurre eta Francisco Idoateren alaba zaharrena da. Aitak, Iruñeko Hostal Europa erosi zuen 1971n, seme-alabek eraman zezaten hazi ahala.[2] Hamasei urte zituela, sukaldean hasi zen lanean, eta modu autodidaktikoan ikasi zuen bertako produktua eta Nafarroako errezeta-liburu tradizional eta herrikoia lantzen, liburuetatik eta jatetxe eta biltzarretara egindako bisitetatik abiatuta. 1977an, negozioaren agintea hartu zuen anai-arrebekin batera, eta ordutik chef izan da.[3]
1992an, Europa jatetxeak Michelin izar bat jaso zuen eta Michelin Gidan sartu zen. Harrezkero, Michelin izar horrek bere horretan dirau.[1]
Pilar, Idoate Taldearen sortzailea izan zen, Juan Mari, Esther, Mari Carmen eta Iñaki anai-arrebekin batera. Hauek osatzen dute taldea: Europa hotel-jatetxea, Alhambra eta El Mercao jatetxeak, eta Doña Aniceta etxez-etxeko janari zerbitzua. Azken honetan semearekin egiten du lan.[4][5] María Eugenia Idoate Pilarren ahizpari, 2002an Errege Gastronomia Akademiak aretoko maître onenaren saria eman zion.[6]
Idoate Eurotocken ordezkaria da Nafarroan (Europako sukaldarien nazioarteko elkartea), eta Espainiako Sukaldarien eta Gozogileen Federazioko (FACYRE) enbaxadorea da Nafarroan.[7]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michelin izarra, 1992tik, Europa jatetxean.[1]
- Sol Repsol Europa jatetxean.[8]
- FEHR Ostalaritzako Sari Nazionala, 2013an.[9]
- Más Gastronomiako Gure sukaldariak sari berezia.[10]
- Gaztela eta Leongo I. Pintxoen Txapelketako epaimahaiko burua.[11]
- Nafarroako Revista Negocios aldizkariak 2008an emandako "Urteko enpresariak" saria.[12]
- Nafarroako Gobernuak 2012an emandako Turismo Saria.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Europa» MICHELIN Guide.
- ↑ Lakunza, Rosana. «Pili Idoate: "Mi cocina es de raíz puesta al día con toques de vanguardia"» Noticias de Navarra.
- ↑ «Pili Idoate: "Nacermos para amar y ser amados"» EITB Radio Televisión Pública Vasca 2020-02-15.
- ↑ «Un premio con 'valores'» Spend It 27 de abril de 2019.
- ↑ Nahum, Sara. (2021-01-25). «Doña Aniceta: La cocina de Pilar Idoate llega a las casas» Diario de Navarra.
- ↑ «El secreto del éxito del Europa es su alma» Negocios en Navarra 2018-10-03.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Royo, Koldo. «Restaurante Europa. Emblemático restaurante considerado por su gastronomía.» A fuego lento.
- ↑ «Europa» Guía Repsol.
- ↑ «Premio Nacional de Hostelería 2013 a los Restaurantes Europa, Alhambra y El Merca'o {» Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra 31 de octubre de 3013.
- ↑ «Pilar Idoate, “Premio especial a nuestras cocineras”» The Spanish Food.
- ↑ «Pilar Idoate Vidaurre, presidenta del jurado del I Campeonato de Pinchos y Tapas de CyL en Palencia» www.europapress.es 2020-02-26.
- ↑ Castillo, Pedro. (2017-03-30). «Andosilla Gastronómica: HERMANOS IDOATE Y JAVIER DIAZ, INVITADOS DE HONOR 2017» Andosilla Gastronómica.
- ↑ «El Gobierno de Navarra ha entregado los premios de Turismo 2012» www.navarra.es 2 de mayo de 2012.